UNLOCK THE LEADER IN YOU!, Parkean ikasteko modu berria

Bizkaia

“Unlock the Leader in you!”, ingelesez komunikatzeko eta lidergorako gaitasunak hobetzeko ekimen aitzindari eta disruptiboa, abiarazi du Bizkaiko Teknologia Parkeak. Ingeles profesionalaren erabileran 30 urte baino gehiagoko eskarmentua duen Lanserrekin elkarlanean gauzatu da programa

IMG_20170412_110142Mintegi praktiko, dinamiko eta motibatzaile horren helburua izan da –eskainitako leku guztiak bete dira– parte-hartzaileek ingelesez komunikatzeko duten segurtasuna, trebetasuna eta gaitasuna hobetzea, aurkezpen, hitzaldi eta eguneroko bizitzako bestelako egoeretan.

Hainbat ezagutza-arlotan eta ingelesezko prestakuntzan espezialista diren Lanserreko profesionalek eman dute bost modulutan banatutako “Unlock the Leader in you!” programa. Hainbeste eskatzen diren arlo hauek jorratu dira, besteak beste: Elevator Pitch bidezko aurkezpenak, bilera arrakastatsuak lortzeko teknikak, besteei entzuteko eta besteengan eragiteko gaitasunak aktibatzea, edo gure presentzia ikus-entzuleen aurrean eraikitzeko gaitasunak garatzea.

Parte hartzaileek bereziki baloratu dituzte irakasleen profesionaltasuna, erabilitako materialak, elkarreraginak eta bertaratutakoen parte-hartzea.

Partekatu

Beste berri batzuk