Suak itzaltzeko lanak hobetuko dituzten teknologia berriak
Ceit-IK4 buru duen proiektu europar baten bidez, suhiltzaileen eta erreskate-taldeen posizionamendua hobetzeko sistema aurreratu bat garatu nahi da
Erreskate-taldeek eta suhiltzaileek satelite bidezko posizionamendu sistemak erabili ohi dituzte suak itzaltzeko lanei ekiteko. Hala ere, gehiegizko kea, basoen trinkotasuna, lurzoruen irregulartasuna eta bestelako faktoreen ondorioz, noiz edo noiz teknologia horiek huts egiten dute.
Testuinguru honetan, Ceit-IK4 zentro teknologiko gipuzkoarra buru duen AIOSAT (Autonomous Indoor Outdoor SafetyTracking System) delako proiektu europarraren bidez, suhiltzaileek eta erreskate-taldeek higiezinen barruan nahiz kanpoaldean izan ohi duten posizionamendua hobetzeko sistema aurreratu bat garatu nahi da.