“Taldeak eta konfiantza” kirola eta enpresa uztartuko dituen jardunaldia

Gipuzkoa

Taldeak eta konfiantzaAdegik jardunaldi interesgarria antolatu du, kirola eta enpresa uztartuko dituena, parekotasun handiak dituzten bi eremu. Taldeak eta konfiantza Jardunaldia maiatzaren 4ean, 11:30 – 13:30 bitartean egingo da, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko auditoriumean.

Angel Castrillok (Adegi) eta Jon Karla Lizeagak (kirol entrenatzailea) emango diote hasiera ekitaldiari. Ondoren iritsiko da jardunaldiko hitzaldi nagusia Taldeek ahal eta ematen duten errendimenduaren arteko zuloa ixten, Tim Gallweyren eskutik.

Tim Gallwey, kirol psikologiaren eta coaching modernoaren aitzindari bezala ezagutua da The Inner Gamme” kontzeptuaren bidez, mundu mailako best- seller izan zen “The inner Game of Tennis” liburuan zabaldu zuena. Printzipio, metodo eta tresna zehatzetan oinarritzen da, adimenaren baitan gertatzen dena gidatzeko, ahal duen guztia eman dezan. Lan esparruan eta negozioen eremuan berak garatu duen metodologiaren aplikazio praktikoak gizabanakoaren eta taldeen errendimenduaren hobekuntza ahalbideratzen du.

Mahai inguru batekin bukatuko da jardunaldia; Tim Gallwey, David Moyes (Real Sociedaden entrenatzailea), Carlos Luna (Angulas Aginaga) eta Ibon Idigoras (Kalman) izango dira mahai inguruko parte hartzaileak, Adegiko Angel Castrillok moderatzaile lanak egiten dituen bitartean.

Jardunaldira joateko interesa dutenek, Adegiren web gunean eman behar dute izena: www.adegi.es

Partekatu

Beste berri batzuk