Talentia Sarearen aurtengo lehen topaketa egin da Parkean
- 200dik gora gazte bildu dira Bizkaiko ZTParkeko auditoriumean, aurtengo jardunen zerrenda aztertzeko.
Bizkaiko Foru Aldundiaren Talentia programaren baitan sortutako Talentia Sarearen aurtengo lehen topaketa egin da Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko auditoriumean. Aretoa gainezka, 200dik gora gaztek hartu dute parte topaketa honetan, hain zuzen ere 2014an izango duten jarduna aztertzeko. Talentia Sareak, Talentia programan parte hartzen dutenen topagune izan nahi du, baita ideiak elkar-trukatzeko gunea ere. Era berean, parte-hartzaileek etorkizuneko Bizkaia eta Euskadi eraikitzeko ideien ekarpenak egiteko plataforma da Talentia Sarea eta aurten jorratuko dituzten gaien artean honako hauek daude:
– Talentuaren mugikortasuna
– Kultura aniztasuna
– Natura, ingurunea eta iraunkortasuna
– Hiri adimendunak
– Hezkuntza eta balioak
Partehartzaileek aztertu beharreko gaiei ekin aurretik, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko Marian Ibarrondok Parkea zer den azaldu zien gazteei: parkearen sorrera, bilakaera, historia eta etorkizuneko erronka nagusiak.