Tecnalia adituak bildu ditu sarearen etorkizunaren inguruan eztabaidatzeko
Tecnaliak Bilbon bildu ditu komunikazio-sareetako aditu europar garrantzitsuenak etorkizuneko Internetaren inguruan eztabaida daitezen. Konpainiak 4ward proiektu europarraren hirugarren bilera orokorra antolatu du eta bertan oinarrizko alderdi batzuk jorratu dira, hala nola, segurtasuna, mugikortasuna, zerbitzuaren kalitatea eta birtualizazio digitala.
4ward egitasmoa Europako estandarretako bat bilakatu da Interneten egiturazko aldaketa sustatzeari eta sarearen arkitektura berriaren diseinuari eta sorrerari dagokionez. Horren bitartez, egungo Internetek dituen mugak gaindituko dira, bai eta etorkizuneko gizartearen nahiz teknologiaren eskakizunetara egokitzeko oinarrizko alderdiak kontuan hartuko ere.