Tecnalia aireontzien segurtasunerako proiektu europar batean parte hartzen ari da
Tecnalia korporazio teknologikoa IAPETYS zazpigarren Esparru Programan biltzen den proiektu europarraren buru da eta jakinarazi duenez, horri esker, “aireontzien bizitza baliagarria handitu, beren eraginkortasuna areagotu eta konponketa-kostuak murriztu ahal izango dira”. Tecnaliak azaldutakoaren arabera, proiektu honek konponketak gauzatzeko teknologia berria garatzea du helburu, aluminiozko aireontziei eta material konposatuko hegazkin-belaunaldi berriari konpositezko adabakiak aplikatuz.