Tecnalia-k Circe-rekin bat egin du printzipio aktibo farmazeutikoen birformulaziorako
Tecnalia euskal korporazio teknologikoak akordioa itxi du Mallorcan egoitza duen Circe Crystal enpresa bioteknologikoarekin, industria farmazeutikorako printzipio aktiboen birformulazioan baterako lana egiteko asmoz.
Entitate bien arteko akordioak, jada komertzializatutako printzipio aktiboen propietate farmakologikoak hobetzea ahalbidetuko du, poliformo eta kokristalak bezalako forma solido berrien bilaketa eta karakterizazioaren bitartez.
Orain dela urte batzuk arte, erabilera farmazeutikoen printzipio aktiboen forma solidoak gatzei, hidratoei, solbatoei eta polimorfoei murrizten ziren. Hala eta guztiz ere, bioteknologiaren esparruan indarrez sartu dira kokristalak, solidoen konfigurazio berriak lortzea ahalbidetzen duen eta hain ezaguna ez den konposatu mota bat.