Lantek Air Liquide Welding-en bazkide estrategiko orokor bihurtu da

Araba

Lantek-ek Air Liquide Welding-ekin lortutako akordio orokorrak txaparako CAD/CAM Lantek Expert softwarearen merkaturatzea izango du emaitza, Air Liquide Welding-en plasmako eta oxiebaketako makinekin batera

Directivos_Lantek&Air Liquide WeldingLantek-ek, metal-industriarako CAD/CAM/MES/ERP software-irtenbideak merkaturatzean eta garatzean liderrak, Air Liquide Welding-ekin elkartze estrategiko orokorra iragarri du mundu osoan 90 herrialde estaltzen dituen enpresaren banaketa-kanalen bidez.

“Aliantza bat dator bi enpresek epe luzera elkarketa teknikoak eta bientzako onuragarriak diren aliantza estrategikoak sortzeko ezarritako helburuekin. Lantek-ek 100 herrialde baino gehiagotako bezeroei iristen zaien banaketa-sare zabala du, eta gainera, bere bulegoak ditu 15 herrialdetan. Hori dela eta, bat dator Air Liquide Welding banaketa-sarearekin”, adierazi du Francisco Pérez Lantekeko OEM Kanalaren zuzendariak. “Horri esker, salmentarik onenak eskaini ahali zango dira prestakuntzako irtenbideekin batera, bezeroaren kokapena edozein izanda ere. Akordio horren garrantzia orokorrean hartu behar da; izan ere, gure bazkideak mundu osoan eragin handia izateaz gain, izena ona ere badu”.

Air Liquide Welding Oxiebaketa eta plasmako makina automatikoen gama zabala eskaintzen du. Batez ere OPTITOME 2, ALPHATOME 2, OXYTOME eta PLASMATOME barne hartzen ditu. Horiek guztiek HPC DIGITAL PROCESS maila altuko CNC kontrolarekin jarduten dute, OXYHPi, NERTAJET HPi ebaketa-sistemaren prozesua edo NERTAJET BEVEL HPi kantoi ebakirako plasmako unitatea automatikoki zuzentzeko prestatuta. NERTAJET HPi-ri aplikatutako plasmako ebaketako azken berrikuntzek ebaketaren eta produktibitatearen kalitatea ugaritzea ahalbidetzen dute; era berean, erregaien iraupena maximizatzen dute.

Air Liquide Welding-eko Philippe Blondeau-k honako hau adierazi du: “Lantekeko fakturazioaren % 88 nazioarteko merkatuetatik dator. Era berean, ikerketan eta garapenean inbertsio garrantzitsua egin du. Hori dela eta, txapa metalikoetarako CAD/CAMen alorrean liderra da. Softwarea gure makinen ezaugarrietara egokituta dago eta erabiltzaileei materiala ahalik eta ondoen erabiltzeko aukera eta ebaketa-errendimendu optimoa ematen die. Gure bezeroei eskaintzen diegun eskaintza hobetzeaz gain, inbertsioari ahalik eta etekinik handiena ateratzea bermatzen du. Gainera, Lantekeko banaketa-sarean konpetentzia maila izateak mundu osoan kalitate handiko euskarria eskaintzeko beharrezko laguntza eta prestakuntza eskainiko du”.

1986an sortu zenetik, Lantek Expert Lantekeko produktu izarra izan da eta gaur egun oro har 16.000 bezerok erabiltzen dute. Softwarearen garaipen jarraituak merkatuen lider posizioan mantentzea ahalbidetu dio Lantek Experti. 2015ean, enpresak guztiz zehatzak diren denbora kalkulatzeko algoritmoak erabiltzen dituzten ezaugarri berriak eta CAD erabilera eta intererabilgarritasuna errazteko hobekuntzak gehitu ditu. Epe luzerako harremana zehaztean, Air Liquide Welding-ek eta Lantek-ek elkarrentzako onuragarria den negozioa sortu ahal izango

Partekatu

Beste berri batzuk