SEAk eta Arabako Parke Teknologikoak lankidetza berritu dute Hiruko Elkarrizketetan eta Araban Berrikuntzarako Sarietan lortutako babesaren ostean

Araba

foto Presidente Parques Vascos y Presidente SeaSEA Arabako Enpresariak eta Arabako Parke Teknologikoak, duela urtebete sinatutako hitzarmenaren ibilbidea eta betetzen dela aztertu ostean, elkarlana sustatzea erabaki dute, oso emaitza onak eman baititu eta bi erakundeek ezarri zituzten aurreikuspenik onenak erraz gainditu dituzte. Bi alderdiek hitzarmena betetzeagatiko asebetetzea eta berrargitalpenean guztizko akordioa erakutsi dute. 

Hitzarmena bi ardatzen inguruan gauzatu zen batez ere: Arabako enpresa-liderrekin topaketak egitea, “Hiruko elkarrizketa” moduan ezagunak, eta “Arabako Berrikuntzarako Sariak” martxan jartzea.

Lehenengoak, Arabako enpresari liderrekin izandako topaketek, Lurraldeko enpresen eta enpresarien babes zabala lortu dute. Lau izan dira, eta horietan, hamabi enpresari izan dira protagonistak: Emilio Titos; Juan Luis Arregui; Alvaro Videgain; Iñaki López Gandásegui; Juan Luis Cañas; José Antonio Jainaga; Imanol Sánchez; Enrique Arriola; Fernando Querejeta; Jon de Lapatza; Javier Sotil; eta Antón Pradera. Topaketa horietan, 90 minutuko gosarietan kokatutakoak, 600 lagunek hartu dute parte.

Horri gehitu behar zaio Arabako Berrikuntzarako Sarien Lehen Edizioak izan zuen harrera ona. Orotara 36 enpresa aurkeztu ziren 41 proiektu berritzailerekin eta irabazleak izan ziren. Digital Ingeniería y Gestión, AJL Ophthalmic eta BTI Biotechnology Institute.

Partekatu

Beste berri batzuk