Tecnalia Korporazioa EUSKALITeko Patronatoko kide Berria

Bizkaia

TECNALIA KORPORAZIOAK, nazioartean teknologia-berrikuntza sustatzen duena ikerketa garatuz eta zabalduz, 1.378 pertsona eta 20 negozio unitate dituena, jada 24 kidez osaturiko EUSKALITeko Patronatora gehitu egin da.

TECNALIA KORPORAZIOA Patronatoko kide gisa aukeratua izateko faktorerik garrantzitsuenetariko bat, bere Bikaintasunarekiko konpromisoa izan da, bere teknologia-zentroek, AZTI eta Robotiker besteak beste, zilarrezko Qa jaso baitzuten.

Patronatoko gainerako kideak: MUTUALIA (EUSKALITeko Presidentzia), Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, Bilbao Bizkaia Kutxa, Bilbao Plaza Financiera, Caja Vital Kutxa, Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganbera, Euskal Entrepresarien Konfederakuntza-Confebask, CAF, Corrugados Azpeitia, Bizkaiko Foru Aldundia, Energiaren Euskal Erakundea-EEE, EUSKALTEL Gipuzkoa Donostia Kutxa, Gamesa, Iberdrola, Idom, ITP, Mondragon, Osakidetza, Petronor, Sener eta SPRI.

Partekatu

Beste berri batzuk