Tecnalia Kyosemi japoniarrarekin hitzarmena burutu du teknologia fotovoltaiko berriak ikertzeko

Bizkaia

Tecnalia euskal korporazio teknologikoak lankidetza-hitzarmena sinatu du Kyosemi erdieroaleen fabrikatzaile japoniarrarekin. Horren helburua, eguzki energia fotovoltaikoaren sektorerako teknologia berriak batera ikertzea da, eraikuntza iraunkorraren alorrean aplika daitezen. Hain zuzen ere, Kyotec proiektuak belaunaldi berriko modulu fotovoltaikoetan oinarritutako errezel-horma bat garatuko du eraikin-integrazioaren merkaturako. Egitasmo hau otsailaren 25tik 27ra bitartean Tokion egindako Photovoltaic Power Generation Exposition PVEXPO 2009 nazioarteko azokaren esparruan aurkeztu zen.

Partekatu

Beste berri batzuk