Tecnalia Perspectives 2013: Hirugarren Industria Iraultzaren Zutabeak

Gipuzkoa

  • Tecnalia Research & Innovation Fundazioaren bazkide laguntzaileen Batzar Nagusian, ekonomia eta enpresa munduko nazioarteko adituek hartu zuten parte.

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko auditorioa, Tecnalia Research & Innovation Fundazioaren bazkide laguntzaileen Batzar Nagusiaren agertoki izan zen, joan den uztailaren 17an. Batzar honen baitan, Tecnalia Perspectives 2013 jardunaldia egin zuten, “Hirugarren Industria Iraultzaren Zutabeak” lelopean.

Etorkizuneko industriarako joerak, eredutzat har daitezkeen nazioarteko esperientzia arrakastatsuak, agertoki globalean industria lehiakorragoa izan dadin eman beharreko urratsak… gai hauek izan ziren, besteak beste, jardunaldian aztertu eta eztabaidatu zirenak. Fundazioak nazioarteko adituak gonbidatu zituen jardunaldian parte hartzera: John A. “Skip” Laitner (Principal and Independent Consultant at Economic and Human Dimensions Research Associates), Manuel Torres (MTorres Taldearen Presidentea) eta Francisco Javier Bollo (Wisco Taldearen Zuzendari Nagusia). Spriko Zuzendari Nagusi den Alexander Arriola izan zen, jardunaldiari amaiera eman ziona.

Partekatu

Beste berri batzuk