Tecnaliak 2020ra arte teknologia berrietara eta proiektuetara 100 milioi euro bideratzea aurreikusi du

Bizkaia

Tecnalia korporazio teknologikoak aurkeztutako plan estrategiko berriaren arabera, 2020ra arte, 100 milioi euro bideratuko ditu, energia, garraioa, fabrikazio automatizatua eta osasuna bezalako sektoreetako enpresen lehiakortasuna areagotzeko teknologia berriak eta proiektuak garatzera.

Spri_tecnología_Tecnalia“Giharra hartu nahi dugu, ez gantza”, adierazi du Iñaki San Sebastián Tecnaliako zuzendari nagusiak, joan den astean Bilbon plan estrategikoa aurkezteko antolatutako ekitaldiaren barruan.

Korporazioak plan berriaren funtsezko oinarritzat nabarmendu du sektore pribatuarekiko hurbiltasuna, euskal enpresekiko jarduera % 50 gehitzeko aurreikuspenaz.

Gainera, enpresekin batera gauzatutako proiektuen bitartez, Tecnaliak 40 milioi euroko urteko salmentak lortzea espero du, egungo 27,1 milioi euroko salmenten aldean, lanpostuak % 7 gehituz 2020ra arte.

Horrekin batera, 200 enpresa baino gehiago erakarri nahi ditu, ikerketa eta berrikuntza bultzatzeko Horizon 2020 europar programaren barruan onartutako proiektuetan parte har dezaten. Tecnalia 16 europar proiektu lideratzen ari da gaur egun.

Partekatu

Beste berri batzuk