Tecnaliak nazioarteko turismo merkatura ireki du bere wearable gailuentzako plataforma

Gipuzkoa

Euskal ikerketa zentroak hitzarmen bat sinatu du Onity multinazionalarekin eta, hitzarmen horren bidez, hainbat hotel eta kruzerotan erabiliko du wearable gailuak kudeatzeko Tecnaliaren Qing plataforma. Sistema berri horrekin eskumuturreko adimendunak baliatuko dituzte ordainketak egiteko, geletara sartzeko eta eskaintza turistikoa pertsonalizatzeko.

tecnalia QuingQing ordainketak eta sarrerak kudeatzeko sistema bat da, RFID/NFC teknologietan oinarritua dagoena. Tecnaliak garatu du eta sektore turistikoarentzako wearable teknologien esparrura orientatuta dago. Plataforma horri esker hainbat zerbitzu eskaini daitezke eskumuturreko adimendun batean: diru-zorrorik gabe ordaintzea, logeletara edo beste instalakuntza batzuetara modu seguruan sartzea eta erabiltzaile bakoitzaren profil eta zerbitzuak pertsonalizatzea.

Tecnaliak hitzarmen bat sinatu du hoteletako sarrailen segurtasunean espezializatutako Onity multinazionalarekin, Qing plataforma nazioarteko hotel eta kruzeroetan merkaturatzen hasteko. ,Hitzarmen horri esker elkarrekin garatuko dituzte eskumuturreko adimendunak turismo sektoreko negozioentzat.

Wearable teknologia horren bidez, hoteletako bezeroek beren kreditu txartelak erabili ahal izango dituzte eskumuturrekoaren bitartez ordainketak egiteko, erreserbak kudeatzeko, instalakuntza turistikoek eskaintzen dituzten zerbitzu osagarriak baliatzeko eta baita ere sare sozialetan aipamenak egiteko. Gainera,  logelako giltza gisa ere erabil daiteke. Bestalde, turismo establezimenduak segurtasun handiagoa eskain dezake eta bezeroei buruzko informazioa lortu denbora errealean, zerbitzuak hobetzeko.

Udan hasi ziren Qing plataforma erabiltzen Ibizako Hard Rock Hotel Ibiza eta Ushuaïa Ibiza Beach Hotel establezimenduetan , RFID/NFC teknologiekin ekipatutako VIB eskumuturreko adimendunarekin batera. Gailu hori balio erantsiko zerbitzu bezala aurkeztu zen, esanez bere helburua zela  bezeroen esperientzia hobetzea, “dena barne” eskumuturrekoaren ideia  wearableteknologien pertsonalizazio eta interakzio aukerekin konbinatzeko.

Partekatu

Beste berri batzuk