Tecnaliak Txileko eraikuntza industriaren alde apustu egin du

Araba

Erakundeak  akordio  bat  sinatu  du  Txileko  Unibertsitatearekin  sektorearen  lehiakortasuna  bultzatuko  duen  zentro  teknologiko  bat  sortzeko

chileTecnalia euskal  korporazio  teknologikoak  lankidetza-hitzarmena  sinatu  du  Txileko  Unibertsitatearekin,  Eraikuntzako  Produktibitate  eta  Iraunkortasunaren  aldeko  Berrikuntzarako  Zentro  Teknologikoa  (CTec)  abian  jarri  eta  garatzeko.

Txileko  industriaren  produktibitatea  gehitzea  da  zentro  horren  helburuetako  bat,  eta  horretarako,  berrikuntzaren  eta  lan  kolaboratiboaren  aldeko  ekimenak  bultzatuko  ditu  herrialde  horretako  eraikuntzaren  balio-kateari  atxikita  dauden  eragileen  artean.

Era  berean,  CTec-ek  herrialdeko  industriaren  produktibitatea  sustatzeko  baliagarriak  izan  daitezkeen  adierazleak  jaso  eta  bistaratzea  ahalbidetuko  duen  plataforma  teknologiko  adimenduna  garatuko  du.

Irakurtzen jarraitzea

Partekatu

Beste berri batzuk