Teknologi Parkeak Zaintza Teknologikoa eta Adimen Lehiakorrari buruzko ikastaroak hartu ditu

Gipuzkoa

Ikastarook abenduaren lehen egunetan egin ziren Teknologi Parkean eta erakunde publiko zein pribatuetan kudeaketa ardura duten hainbat pertsonak hartu zuten parte bertan.

Arau eta Patenteen Zaintza Zentroak, CDEk, Donostiako Teknologi Parkearen eta Teknikar-IK-4ren lankidetzarekin, Zaintza Teknologikoa eta Adimen Lehiakorrari (VT-IC) buruzko zenbai ikastaro antolatu ditu. Ikastarook abenduaren lehen egunetan egin ziren Teknologi Parkean eta erakunde publiko zein pribatuetan kudeaketa ardura duten hainbat pertsonak hartu zuten parte bertan.

VT-IC-ari buruzko ikastaroan, prozedura honek Plan Estrategikoarekin bat-eginda joan behar duela erakutsi zuten, inguruarekin garatzen dela ziurtatzeko. Berrikuntza, nazioartekotze edota dibertsifikazioko edozein prozesutarako VT-IC prozedurak duen garrantziaz ere eztabaidatu zen bertan.

VT-IC, definitutako estrategia batetatik abiatzen da, erakunde bakoitzeko pertsona-gakoak sartzen ditu eta inguruaren informazioa sistematikoki lortzea du helburu, estrategiaren garapenerako garrantzitsua izango dena.

Sindikazio Aurreratuari buruzko ikastaroan berriz, VT-IC prozeduraren automatizazioa izan zuten mintzagai. Ekitaldian jakin zenez, laster kode irekiko eta doako software bat egongo da enpresek ezarpen hau automatizatu dezaten, kostu baxuarekin. Spriren Konekta Zaitez Lankidetza programari esker Hontza 2.0, adimen lehiakorraren euskarriaren programazioa amaitu da eta bertan jasotzen dira VT-IC prozeduraren urrats gehienak.

Partekatu

Beste berri batzuk