Teknologi Parkeen Sareko “bio” sektoreak Covid-19aren aurkako borrokaren zerbitzura jarri du bere jakintza
Arnasgailuen sorkuntza gehiago aztertzea eta birusa detektatzeko gaitasuna handitzea funtsezkoak dira datozen asteetan iritsiko diren eszenatokiei aurre egiteko
Euskadiko Teknologi Parkeen Sarea eta bertako kide diren 544 enpresak, 43 teknologia- eta ikerketa-zentroak eta horietako 18.489 langileak beren onena ematen ari dira euren jakintza eta esperientzia eskainiz Covid-19aren aurkako borrokan. Osasun larrialdi honetan bada laguntzeko funtsezkoa den arlo bat, alegia, bio-osasunarena. Bio-osasuna lehentasunezkotzat jotzen den hiru sektoreetako bat da Euskadiren espezializazio adimenduneko estrategiaren barruan (RIS3) eta bere ahaleginak batzen ari da osasun zentro guztiekin batera.