“Teknologia hezkuntzan” jardunaldiaren arrakasta BTEKen
Bizkaiko Parkean kokatuta dagoen Teknologiaren Interpretazio Zentroak (BTEK) hezkuntzaren alorreko 40 profesional bildu ditu
Teknologiaren Interpretazio Zentroak (BTEK), iragan ekainaren 29an, hezkuntzara aplikaturiko teknologiari buruzko jardunaldi praktikoa antolatu zuen.
Hezkuntzaren alorreko teknologian robotika, programazioa eta diseinua zelan barnera daitezkeen ikasi zen tailer teorikopraktikoan. Jardunaldia, gainera, aukera bikaina izan da teknologiako irakasleek eskoletan erabiltzen dituzten azken metodologiak, horien aplikazioak eta horiekin eskura daitezkeen lorpenak komunean jartzeko.
Kode-linea konplexurik –zeintzuetan ohikoa baita hasieran errore asko egitea– behar ez duen “Bitbloq” programazio-hizkuntza erabili zen. Horri esker, erabiltzaileak oinarrizko programazio-kontzeptuak (hala nola aldagaiak, begiztak eta baldintzazkoak) ikastean jartzen du arreta.
Hezkuntza teknologikoaren esparruan 20 urte inguruko eskarmentudun Jokin Lacalleren eskutik, parte-hartzaileek zuzenean ezagutu ahal izan zituzten gaur egun eskura dauden aukera anitzak.