Telekomunikazio-zerbitzu aurreratuak eskainiko dizkie Euskaltelek FVEMko enpresei

Bizkaia

FVEM – Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntzak eta Euskaltelek berritu egin dute FVEMko enpresetan telekomunikazio-zerbitzu aurreratuak elkarrekin sustatzeko

Euskaltelekiko hitzarmena dela medio, telekomunikazio-alorreko berrikuntza nagusiei buruzko informazioa eta trebakuntza eskuratzeko aukera izango dute FVEMko kide diren enpresek

Jaime Fernández - José Luis López Gil - Alberto García Erauzkin - Francisco ArtecheBerritu egin du Euskaltelek FVEM- Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntzarekin zuen hitzarmena, zeinaren arabera lankidetza-esparru bat sortzen den bi erakundeen artean, dibulgazio- eta trebakuntza-ekintzen bidez telekomunikazio-zerbitzu aurreratuak sustatzeko FVEMko kide diren enpresen artean, haien lehiakortasuna hobetu eta, aldi berean, informazioaren gizartea garatzen laguntzeko.

Euskaltelen egoitzan sinatu dute hitzarmena FVEMeko lehendakari José Luis López Gilek eta telekomunikazio-operadoreko lehendakari Alberto García Erauzkinek. Biek nabarmendu dute sektoreko enpresen artean Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilera optimoa bultzatzeko beharrezkoa dela elkarrekin lan egitea.

Euskaltel eta FVEMren arteko hitzarmenak aukera emango die elkarteko bazkideei telekomunikazio-alorreko berrikuntza nagusiei buruzko informazioa eskuratzeko, joera eta erabilera berriei lotuta egiteko siderometalurgia-alorreko apustu teknologikoak. Gainera, FVEMk Euskaltelen esku jarriko ditu bazkideentzat antolatzen dituen jardunaldiak eta trebakuntza-programak.

Helburu bera dute Euskaltelek eta FVEMk: enpresetan telekomunikazioen aplikazioa bultzatzea eta azken teknologiako zerbitzu aurreratuak erabiltzea kudeaketa hobetzeko, bai eta informazioaren gizartean are gehiago sartzen jarraitzea ere.

 

 

 

 

 

Partekatu

Beste berri batzuk