Temprocen proiektua abiarazi dute Aernova Taldeak eta enpresa-partzuergo batek

Araba

Aernova

Aernnova Taldeak koordinatuta, abenduaren 16an, CDTIk Cien programaren barruan onartu berri duen Temprocen Proiektua abiarazi zen.
Temprocen Proiektuak hainbat enpresak eratutako partzuergoa du partaide, Aernova Taldeko zenbait enpresa, Airbus, Loxin eta Zayer konpainiak, Tecnalia, Fidamc, CTA, Faico eta Cetemet zentro teknologikoak , Mondragon Unibertsitatea, ETSIA eta Aragoiko Teknologia Institutua tarteko direla, besteak beste.

Proiektua 2014. eta 2018. urteen artean gauzatuko da, 10 milioi eurotik gorako inbertsio-aurrekontuaz. Helburua, materialen diseinuan eta fabrikazioan nahiz aeroegituren fabrikazioan eta muntaketan aplika daitezkeen teknologia berriak garatzea da, piezen fabrikazioaren nahiz muntaketa-jardueren automatizazioari arreta berezia eginez.

Arabako Teknologia Parkean egindako aurkezpen-ekitaldian, lanaren banaketa egin zen proiektuan parte hartu behar duten 25 enpresa eta zentro teknologikoen artean. Funtsean, material konposatuz eta metalikoz landutako enpenaje berriak garatu eta automatizazio-teknologiak aplikatzea da helburua, aeronautika sektoreak jarduerako kadentzia txikiagatik automobilgintza bezalako sektoreen aldean duen atzerapenari aurre eginez.

Aeronautika sektoreak lehiatzeko posizionamendu ona du Espainia aldean, eta hau mantendu eta hobetzea, produktu berriak garatu eta fabrikazio-kostuen lehiakortasuna segurtatzea xede duten ahaleginak partekatzeari eta I+G+b arloko jarduera etengabeari lotuta dago. Gogoan izan behar dugu oso sektore globalizatua dela, etengabeko berrikuntzan diharduena, eta jarduera hauetan fakturazioaren %10 baino gehiago dela gastatzen duela.

Partekatu

Beste berri batzuk