“The Magic Pond” APPa, Bihartech-ek diseinatua, Espainian haurrentzako egindako 10 app onenen artean

Araba

BIHARTECH enpresaren eta Javier Galdos ilustratzailearen arteko elkarlanaren emaitza izan den lehen aplikazioak El Chupete saria lortu du Haurren Nazioarteko Komunikazio Jaialdian, hau da, Made in Spain 2015 10 app onenen aitorpena.

PANTALLAloading1136X640BIHARTECH bi ekintzaile gaztek osatutako erabilera anitzeko enpresa da. Arabako Parke Teknologikoan du egoitza eta Estatuko 10 app onenetariko baten aitorpena jaso du. Oraingo honetan, saritutako app-a egiteko Javier Galdos ilustratzailearen laguntza izan du.

The magic Pond” aplikazioa gailu mugikorretan (tabletak eta smartphoneak esate baterako) modu berrian eta interaktiboan ikasteko eta jolasteko 5 urte arteko neska-mutilentzako app hezitzailea da. Aitorpen berezia izan du “El Chupete” Haurren Nazioarteko Komunikazio Jaialdian. Epaimahaikoak BIHARTECH Arabako enpresa teknologikoaren eta Javier Galdos ilustratzailearen sorkuntza 2015ean Espainian egindako aplikazio onenen TOP TENean kokatu dute.

Aplikazioa joan den Eguberrietan merkaturatu zen, 1.000 lanordu baino gehiago atzean utzita. Familien artean onarpen handia izan du. Ordutik erreferentziako on line dendetan dago salgai: App Store (0.99 €) eta Google Play (1 €).

Javier Galdos izan da zuzendari artistikoa eta aplikazioan ageri diren animalia dibertigarriei bizia eman diena. Gasteizko ilustratzaile honek 20 urte baino gehiagoko ibilbide profesionala du marrazki bizidunen munduan. Animazio zuzendari gisa eta pertsonaien diseinatzaile moduan egin du lan Clan Tv eta Disney Channel kateetan ematen diren animazio-serieetarako.

BIHARTECH punta-puntako teknologiak bateratzen espezializatua (errealitate birtuala, errealitate areagotua, serious games, simulatzaileak, advergaming, geolokalizazioa, bideojokoak, gamifikazioa, 3D, …) da enpresei edozein gailutan modu erakargarrian egoten laguntzeko, mobiletan (tabletak eta smartphoneak), webean edo ordenagailuan. Horrela, konpetentziatik bereizi ahal izango dira.

2015ean egindako proiektuen artean EGA Master Tool Game (doako app-a App Store eta Google Play dendetan eskuragarri) advergamea eta VR-FORKLIFT eskorga jasogailuaren simulatzailea nabarmendu behar dira. Azken hori mota guztietako makinak modu seguruan gidatzen ikasi nahi duten guztientzat dago pentsatuta.

Orain, BIHARTECH Euskadiko hiru hiriburuetako jaiak kontsultatzeko aplikazio berrian ari da lanean eta 2015eko Andre Maria Zuriaren jaietarako martxan jartzea espero dute. Joan den urtean 5.000 deskarga baino gehiago lortu zituzten Gasteizko Jaiapp-ekin.

The Magic Pond, igeltxo berde alaiaren jokoa

Aplikazioak igeltxo berde alai batek aurkeztutako lau joko ditu.

Eremu nagusian bizitzaz betetako urmael txiki bat topatuko dugu, 40 animazio interaktibo baino gehiagorekin. Horiekin, txikienen jakin-mina eta irudimena estimulatzen da.

Kamaleoien jokoa: Oihan-giroan, karibear erritmoan, 10 kameleoi alai daude ezkutatuta, hostoen artean kamuflatuta, eta topatu egin behar dira.

Igelaren eta ilargiaren jokoa: Igeltxoak ilargira iristea amesten du eta urmael magikoaren gauean xaboi-ponpak eginez entretenitzen da. Ponpa horiek lehertu egin behar dira.

Urmaelaren banda: Rock-banda bat ari da ilunabarrean urmaelean jotzen, musikari bakoitza bere lekuan jarri behar dugu guztiek aldi berean jo dezaten erritmoari jarraituz.

 

Partekatu

Beste berri batzuk