Txileko enbaxadores Espainian Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean izan da Euskadira egiten ari den bisitaldiaren barruan

Bizkaia

SPRIk Txilen duen bulegoak euskal 30 bat enpresari lagundu die herri horretan kokatzeko.

Txileko enbaxadorea Espainian, Sergio Romero Pizarro, atzo arratsaldean Bizkaiako Zientzia eta Teknologia Parkean izan zen eta bertan Euskadiko Teknologi Parkeen Sareko Presidenteak Francisco Berjonek egin zion harrera.

Bere bisitan, Parkeko instalazioak zuzenean ezagutzeaz gain, Eusko Jaurlaritzako, SPRI-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea eta EVE-Energiaren Euskal Entea elkarte publikoetako ordezkariekin eta Mercedes Benz, Cegasa, Ingeteam, IBIL, ZIV, Ormazabal, Tecnalia eta Eroski topaketak izan zituen, hauetan, parkeek berrikuntzaren sustapenean bitartekari gisa duten paperari buruz eta ibilgailu elektrikoa bezalako egitasmo zehatzei buruzko informazioa eskaini zioten.

Txileko enbaxadoreak euskal ordezkariekin egindako bileran parke txilear eta espainiarren arteko ustezko lankidetza ere aipatu zen eta egun hauetan ordezkaritza txilearrak egiten dihardun bisitaren barruan kokatzen da.

Horrela, gaur goizean (ekainak 7) SPRIk eta Bilboko Merkataritza Ganbarak antolatutako enpresa jardunaldi bat izan da euskal enpreseentzat Txilen dauden negozio-aukerei buruzko informazio zuzena izan duten ehunen bat profesionalekin. Bere hitzaldian, enbaxadoreak Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea ere aipatu du nazioarteko erreferentzia eta eredu gisa. Bestalde, Romero enbaxadoreak azpimarratu du “Txile 17 milioi biztanle dituen estatua dela, askatasun politiko eta ekonomikoarekin eta barruko destinu gisa ezeze Latinoamerika eta Asiako beste nazio batzuentzako plataforma moduan ikusi behar dela, sinatuta dituen merkataritza libreko hainbat itunei esker”. Honez gain, bere herrian inbertitzeko interes gehieneko sektoreetariko bat energia berriztagarriena dela.

Txilek SPRIren ordezkaritza bulego bat du, non nazio honetan kokatzeko prozesua aurrera ateratzeko hogeita hamar bat enpresari laguntza eman zaien, nekazaritzako eligaiaen, makina-erremintaren, softwararen, energia berriztagarrien eta beste sektoreetako enpresak hain zuzen ere.

Bertan kokatutako enpresez gain, martxoan Txilen SPRIk duen ordezkariak egindako azken bisitan, 32 enpresek merkatuarekiko duten interesa erakutsi zuten eta SPRIko ordezkariarekin bildu ziren.

Partekatu

Beste berri batzuk