Txorierriko alkateek BTEK bisitatu dute

Bizkaia

BTEK, Teknologiaren Interpretazio Zentroak, Txorierriko alkateen bisita jaso du ekainean: Alaitz Etxeandia, Lander Aiarza eta Gorka Carro, Lezama, Derio eta Sondikako alkateak hurrenez hurren, eta Jon Iñaki Zarraga, Txorierri Mankomunitateko zuzendaria, hain zuzen ere, Txaber Ouro, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko zuzendariak lagunduta.

Xabier Diaz Silvestre, BTEKeko zuzendariaren eskutik, Teknologiaren Interpretazio Zentroak dituen modulu desberdinak ezagutzeko aukera izan zuten alkateek, baita BTEKek bisitariei, bereziki ikasleei eskaintzen dizkien aukerak ere.

BTEK, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearen 602 eraikinean kokatuta dago eta 2010.urtean inauguratu zen. Gazteengan zientzia eta teknologiarekiko jakinmina sortzea du helburu eta horretarako ikasleentzako bisitak antolatzen ditu eskola-urtean zehar. Bisita hauetan, ikasleek tailerrak egiteko aukera izaten dute, besteak beste bioteknologia tailerra, DNA ateratzearen bidez Auzitegi-Medikuntza Unitatean eta Parkeko zuhaitz-espezieen identifikazio Unitatean esperimentuak egin ahal izango dituzte, injinieritza genetikoko teknikak erabiliz.

Partekatu

Beste berri batzuk