«Udalekuak 2024» Vitoria-Gasteiz campusera eraman dira

K·talent

Parte-hartzea, talde lana, inspirazioa, sormena, jolasa, irudimena…

Euskadiko Parke Teknologikoak, Hazian Kultur Elkartearekin batera, lana eta familia uztartzeko beharraz jabetuta, Vitoria-Gasteiz Campuseko Eraikin Nagusian (Lumiere Anaiak kalea, 11) udako kanpamenduen edizio berri bat jarri dugu abian, 3 eta 12 urte bitarteko haur eta umeentzat.

Programa hau ekainaren 24tik uztailaren 19ra izango da, astebeteko lau bloketan eskainita.

1. txanda: ekainaren 24tik 28ra
2. txanda: uztailaren 1etik 5ra
3. txanda: uztailaren 8tik 12ra
4. Txanda: uztailaren 15tik 19ra
Jarduera guztiak (tailerrak, Gynkanak, etab.) ikuspegi entretenitu eta dibertigarriarekin egingo dira. Gainera, txango bat egingo da aste/txanda bakoitzeko.

Izena emateko informazio guztia duzue, ordutegiak eta prezioak barne

Izena emateko epea maiatzaren 31era arte zabalik egongo da  eta online egingo da lotura honen bidez.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan:

hazian@hazian.eus
Tf. 944 245 842

ANIMA ZAITEZTE!!           

Partekatu

Beste berri batzuk