“Udalekuen” edizio berria Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean
Beste urtebetez, uztailarekin batera, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak uztaileko lehen hamabostaldirako Parkeko enpresetako langileen familiakoak diren 3 eta 12 urte arteko neska-mutilei bideratutako “udalekuak” antolatu ditu
Parkeko politika sozialen barruan, datorren ostiralera arte, udalekuek zenbait jarduera eskaintzen dituzte, hala nola tailer zientifikoak, lurrinenak, gazta, akuarelak edo itsasoko animaliak, ezagutza-jolasak, globoflexia edo “Masterchef” berezi bat. Programaren barruan zenbait bisitaldi ere antolatu dira; horien artean Btek-era, Parkearen teknologia interpretatzeko zentrora edo Zamudioko udal-igerilekuetara joateko programatutakoak nabarmentzen dira.
Hazian Kultur Elkartea arduratuko da udalekuak bideratzeaz. Ibilbide luzea duen eta izen oneko enpresa da
BTEK-i buruz
BTEK Bizkaiko Parkearen teknologia interpretatzeko zentroa, udalekuen epizentroa izango da beste urtebetez. Bizkaian parerik gabeko lekua da, zientziaren eta teknologiaren munduan erraz eta argi murgiltzeko atrakzio-polo garrantzitsua da oraindik ere. 2017ko lehen seihilekoan, BTEKera egindako bisita kopurua % 18 ugaritu da iazko aldi berarekin alderatuta.
Bisita gidatu ugari eta zenbait tailer eginda, ikastetxeak, elkarteak edo enpresak izaten dira gehien bat BETKeko bisitariak. Herritar guztientzat zabalik dago espazioa.
Informazio gehiago: www.btek.org