Vicomtech-IK4 I+G+b-ko kudeaketa ziurtagiria egokitzen eta bikaintasuna jasotzen duen lehena

Gipuzkoa

  • Vicomtech-IK4 I+G+b-ko Kudeaketa Sistemaren ziurtagiria egokitzeko proiektu pilotoan parte hartu duen erakunde gutxienetarikoa izan da. AENOR izan da agiri hau eman duena eta Vicomtech-IK4 I+G+b-ren abangoardian kokatzen du.
  • Vicomtech-IK4k berak diseinatu eta ezarri du sistema hau bere kudeaketa eta profesionaltasuna aitortzen duen agiria lortzeko.

edurneVicomtech-IK4 zentro teknologikoak I+G+b-aren kudeaketan dagoen akreditazio gorena lortu du. Honetaz gain, AENOR-en I+G+b Kudeaketa sistemaren ziurtagiria egokitzen duen lehendabizikoa izan da. Ziurtagiri honek UNE 166002ren aurten argitaratutako bertsio berria jasotzen du. Agiri honek Vicomtech-IK4ren I+G+b-ren bikaintasuna goraipatzen du.

Zehazki, ziurtagiri honek, I+G+b-ren kudeaketa profesionala bermatzen du. Orain, ziurtagiria oinarritzat duen arauaren bertsio berria, , CEN Europar Normalizazio Biltzarraren ildoak jarraitzen ditu.

Vicomtech-IK4 aukeratu dute ziurtagiria arau berrira egokitzeko proiektu pilotoan parte hartzeko. Honela, aitorpena lortuz gero, Vicomtech-IK4 I+G+b-aren kudeaketan abangoardian dagoen zentro bezala berresten da, bere sorreratik 2001. urtean sakonki landu duen alderdia izanik.

Edurne Loyarteren esanetan, Ekonomia eta Enpresa Zuzendaritzan doktorea eta Vicomtech-IK4ko Estrategia Antolakuntzako Zuzendaria, “AENORek gure I+G+b kudeaketari onarpen hau emateak harrotasuna dakarkigu, lan ona burutzen ari garela bermatzen du eta Vicomtech-IK4n burutzen diren prozesuen kudeaketa ona eta profesionaltasuna nabarmentzen ditu”.

Azpimarratzekoa da berrikuntzarako barne-batzordea duela Vicomtech-IK4k, sail ezberdinetako kideek osatuta, zentroko sail guztietan sistema hau aplikatzeko lanean aritu dena. Berrikuntzaren kudeaketa berritzean datza.

Modu honetan aipamen honek balio erantsi handia dakarkio Vicomtech-IK4ren I+G+b-ri, zentroaren eraginkortasuna areagotzen baitu bere prozesu guztientzako kudeaketa definitu eta profesionalizatua duelako.

Gainera, arau honek kudeatu beharreko alderdi ukiezinak jasotzen ditu, baita hori nola egin, adibidez emaitzen babes eta ustiatzea, jabetza intelektuala, ezagutzaren kudeaketa edota berrikuntzaren kulturaren sustapena.

Vicomtech-IK4

Vicomtech-IK4 2001. urtean sortutako ikerkuntza aplikaturiko zentroa da, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean dago eta Computer Graphics, Visual Computing eta Multimedia alorretan garatzen ditu bere ikerkuntza aplikaturiko proiektuak.

www.vicomtech.org

AENOR

AENOR-ek arau teknikoen eta ziurtagirien garapenaren bitartez, enpresen, haien produktuen eta zerbitzuen kalitatea eta lehiakortasuna hobetzen laguntzen du. Normalizazioaren entitate arduradun bezala, ebazpen eraginkorretaz osaturiko 30.500 arau baino gehiagoko katalogoa eskuratzen dio ehun ekonomikoari.

AENOR ziurtapenetan entitate nagusia da, bere onarpenak balioetsienak direlako. Indarrean dituen 40.000 ziurtagiri baino gehiagok, erakundeen Kalitatea, Ingurumenaren Kudeaketa eta I+G+b bermatzen ditu, besteak beste.

Partekatu

Beste berri batzuk