Viralgenek Salvador Illa Osasun ministroaren bisita jaso du

Albisteak, Gipuzkoa

Salvador Illa Osasun ministroak Viralgen bisitatu du, terapia genikoaren industriak (gero eta handiagoa denak) eskatzen dituen bektore adeno-asoziatuak (AAV ingelesez) garatzen eta fabrikatzen dituen enpresa bioteknologikoa; enpresak Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean (Donostia) egiten du lan hori

Denis Itxaso Gobernuak Euskadin duen ordezkariarekin, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuarekin eta bere taldekideekin batera, ministroak Viralgenen instalazioak bisitatu ditu, eta topaketa izan du Javier García Cogorro kontseilari ordezkariarekin eta bere zuzendaritza-taldearekin.

Salvador Illak xehetasunez ezagutu du Viralgenen jarduera eta bertako ekoizpenak terapia genikoaren merkatu globalerako duen garrantzia.

Ministroari, bestalde, Bayer-ek oraintsu egindako erosketa-akordioaren baldintzen berri eman zaio, bai eta Viralgenek Gipuzkoako Parkean bertan abian dituen hedapen-planen berri ere; haren lehen fasea 2021. urtearen amaieran abiaraziko da.

Azkenik, Viralgeneko taldeak ministroarekin partekatu du

Harvardeko Unibertsitateko buru den partzuergoa COVID-19aren txertoaren garapenean zein egoeratan dagoen; bertan parte hartzen du Viralgenek.

Salvador Illak Viralgenen eta bertako profesional-taldearen lana aintzatetsi du, bai eta gizarteari, ekonomiari eta gure herrialdean etorkizun handiko eta nazioarteko proiekzioko ekosistemaren finkapenari egiten dion ekarpen handia ere.

Javier García Viralgeneko kontseilari ordezkariak eskerrak eman dizkio ministroari bisitagatik, eta nabarmendu du terapia aurreratuen ekoizpena Espainiarako apustu irmoa dela, eta lehentasunezkoa izan behar duela erakunde publiko eta entitate pribatuentzat

Bayerrek, oraintsu, Viralgenen atxikipena iragarri du, AskBiop erosteko prozesuan, haren porfolioan birus adenoasoziatuetan (AAV) oinarritutako terapia genikoaren inguruan buru den plataforma gehitzeko, zeinak frogatu baitu, dagoeneko, zenbait arlo terapeutikotan aplikagarria dela. Akordio horren bidez, Bayerrek terapia zelularreko eta genikoko plataforma sustatuko du, bai eta beharrizan medikoak dituzten eta haientzako erantzunik ez duten pazienteei premiazko tratamenduak eskaintzeko duen ahalmena ere.

Partekatu

Beste berri batzuk