Vitoria-Gasteiz, energia bilketaren nazioarteko hiriburua klima-aldaketari aurre egiteko baliabide gisa

Araba

  • CIC energiGUNE ikerketa kooperatiborako zentroak Vitoria-Gasteizen bilduko ditu energiaren bilketaren inguruko nazioarteko aditu nagusiak Power our future 2017 bateria eta superkondentsadoreetan energia biltzeari buruzko nazioarteko 3. kongresuan. Uztailak 5etik aurrera, Kimikako Espainiako Errege Elkarteko Elektrokimika Taldearen XXXVIII. Bilkura ospatuko da – Elektrokimikako XIX. Topaketa Iberiarra.
  • • Bi kongresu horiek Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian egingo dira, 2017ko uztailak 2 eta 7 bitartean.

image002Astelehenetik, hilak 3, asteazkenera, hilak 5, Vitoria-Gasteizko Europa Jauregia izango da klima-aldaketa eteteko energia baliabideei onura ateraz energia bilketak eskaintzen dituen aukerak eztabaidatzeko topagunea. “Power our future” izenarekin eta CIC energiGUNEk antolatuta, Vitoria-Gasteizen nazioarteko arlo honetako aditu nagusiak elkartuko dira, eta talentua elkartzeko eta jakintza partekatzeko gune bihurtuko da.

“Power our future kongresuen xedea bateriek eta superkondentsadoreek energia bildu eta klima aldaketari aurre egiteko gako-elementu gisa ezinbesteko soluzio gisa duten betekizuna sustatzea da. Ildo horretatik, CIC energiGUNEk argi eta garbi laguntzen du Eusko Jaurlaritzaren Euskadi 2030 energia estrategia hedatzen”, dio Nuria Gisbertek, Arabako Parke Teknologikoan kokatutako ikerketa zentroaren zuzendari orokorrak.

Egunero erabiltzen ditugun elementu askok bateriak eta superkondentsadoreak dituzte, mugikorrek, ordenagailu eramangarriek eta igogailuek, esaterako. Gainera, aplikazio eramangarriez gain, ikerketak DOEren2 arabera, etorkizunean 150.000 milioi euroko negozio ahalmena duen aplikazio bat ere badu, bai aplikazio geldikorretan, megawatio ugariko bateria handiak, sare elektrikora zein energia berriztagarrien sorrerari lotuta, eta baita mugikortasun eta ibilgailu elektrikoko aplikazioei lotuta ere, hirien garapen iraunkorrerako lagungarri izateaz gain.

Kongresu honetan, baterien eta superkondentsadoreen diseinu berriez hitz egingo da, eta baita material berrien erabilerari buruz ere, litio ioia, sodioa eta grafenoa, besteak beste. Azken finean, energia bilketaren eremuko ikerketaren azken berrikuntzei buruz.

Uztailaren 2an hasiko da topaketa, Vitoria-Gasteizera energiaren bilketaren arlo honetan euren aurkikuntzak partekatzera hurbilduko diren nazioarteko adituek eskainiko dituzten hitzaldiekin. Kongresua uztailaren 3an hasiko da, goizeko 9etan, probintziako erakunde nagusien hitzaldiekin, eta uztailaren 5ean emango dio amaiera Europa jauregian izango den Kimikako Espainiako Errege Elkarteko Elektrokimika Taldearen 38. Topaketa, zeina uztailaren 7ra arte luzatuko den.

Elektrokimikako Taldearen bilkurari dagokionez, CIC energiGUNEk oraingoan aurreko edizioetan elektrokimikaren eremuan diharduten taldeek sortutako ikerketa sustatu eta hedatzeko esfortzuarekin jarraitzeko helburua du. Horretarako, bertara hurbilduko diren ikertzaileen, irakasleen eta ikasleen arteko hartu-eman zientifikoak eta akademikoak sustatuko ditu, eta elektrokimikaren inguruan lan egiten dutenen eta industria sektorearen arteko loturak sendotu nahi ditu.

Europa jauregian bilduko diren hizlarien artean energia bilketaren arloan nazioarteko erreferentziako hainbat irudi daude: Stefano Passerini (Karlsruhe Institute of Technology); Margret Wohlfahrt-Mehrens (Center for Solar Energy and Hydrogen Research Baden-Württemberg (ZSW)), eta Anthony K. Burrell (National Renewable Energy Laboratory USA), esaterako. Elektrokimikako Taldearen urteko bileraren programaren buruan izango dira José Manuel Pingarrón (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea), Toribio Fernández Otero (Cartagenako Unibertsitatea) eta Enric Brillas (Bartzelonako Unibertsitatea).

Egun, CIC Energigunek 14 hiritartasuneko langileak ditu, guztira 80 inguru, zeinak bilketa elektrokimikoaren (bateriak eta superkondentsadoreak) eta termikoaren (eguzkiarena, industria-beroaren kontzentrazioa eta hari onura ateratzea) inguruan diharduten lanean.

Klima aldaketaren inguruan egungo eztabaida eta erregai fosilen izaera mugatu eta kutsatzailea dela eta, topaguneak puri-purian dauden gaiak aztertuko ditu. Euskadin, batetik, sektore elektrikorako ekipoak garatzeari lotutako industriak duen garrantzia ikusita eta, bestetik, energia termoelektrikoaren sorrera arloko merkatuetan liderrak diren enpresa garrantzitsuak daudela gehitu behar diogu. Azkenik, betiko industria sektoreak eraginkortasun handiagoa eman nahi die bere industria prozesuei sortutako beroa bildu eta ondoren erabiliz. Hori guztia kontuan hartuta, energiaren bilketaren inguruko ikerketa oso interesgarria da euskal enpresentzako.

CIC energiGUNEk, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak sustatuta, Arabako Foru Aldundiak eta energiaren bilketarekin lotutako euskal eragile pribatu nagusiek, kongresu hauen bitartez, “energia bilketaren eremuan erreferentziako entitate gisa duen posizioa sendotu eta ikerketa eremu horietan behar handiak dituen industria sektorearen lehiakortasunera zuzentzea du helburu” dio Nuria Gisbertek.

Kongresuen babesleak izango dira: Vitoria-Gasteizko udala, Arabako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Sailaren Basquetour Agentzia, Kimikako Espainiako Errege Elkarteko Elektrokimikako Taldea, Cegasa Portable Energy, International Society of Electrochemistry, Biologic, Gomensoro, MTB, Vertex, Fisher Scientific eta Bruker.

 

Partekatu

Beste berri batzuk