Vitoria-Gasteizko campusa; etorkizuneko mugikortasuna sortzen den lekua

Albisteak, Araba, K·future

2024ko otsailaren 13tik 15era bitartean, Valentziako eMobility Expo & World Congress-era joango da Euskadiko Parke Teknologikoa, mugikortasun konektatuko Euskadiko eragile nagusien eskutik eta Vitoria-Gazteiz Mobility Lab buru dela. Lehenengo edizioaren arrakastaren ondoren, jasangarritasunaren eta teknologiaren bidez mugikortasun konektatuaren eta elektrikoaren sektorea bultzatzeko funtsezko hitzordu bihurtu da ekitaldi hori

Ekitaldian stand propioa izateaz gain, Euskadiko Parke Teknologikoak bere proposamena Innovation Arena-n partekatzeko aukera ere izango du. Hartara, argi geratuko da “Vitoria-Gasteiz Campusean etorkizuneko mugikortasuna sortzen ari dela”.

Euskadiko Parke Teknologikoa – Mugikortasun konektatu, adimendun eta ziberseguruko zure proiektua garatzeko espazioa     

Vitoria-Gasteiz Campusa mugikortasun konektatuko eta elektrikoko soluzioak probatzeko living lab bat da. Horretarako, lehenengo mailako azpiegitura fisiko zein birtualak ditu, baita enpresa eta eragile laguntzaileen ekosistema eta balio erantsiko zerbitzu sorta zabala ere, beraz, mugikortasun konektatuko, adimenduneko eta ziberseguruko proiektuak nahiz soluzioak probatzeko leku aproposa da.

Alde horretatik, 5G MPN sare pribatua duen lehenengo parke teknologikoa da estatuan, IoT-en, robotikan eta IAn erabilera industrialeko kasuak garatzeko ezin hobea. Banda zabalerako sarbide ultra azkarra, latentzia minimoa eta ultra fidagarria eskaintzen ditu, eta segurtasun-estandar handiak ditu.

Gainera, Vitoria-Gasteiz Campusak kanpoko espazioak izango ditu, proiektuak kudeatzeko bulegoak, pabiloiak eta bilera-gelak, erakusketak eta laster mugikortasun ziberseguruaren ziurtagiria izango du (1. maila). Era berean, sandbox data edo proba pilotuen datuen gune federatua izango du, ingurune fidagarri nahiz seguruan.

Mugikortasunaren balio-kate oso bat zure proiektuaren zerbitzura konektatuta  

Euskadiko Parke Teknologikoak, Vitoria-Gasteizen, azken batean, abangoardiako azpiegiturak, balio erantsiko zerbitzuak eta in situ ekosistema biltzen ditu. Ekosistema horretako kide dira mugikortasun konektatuaren balio-kateko elkarte eta kluster nagusiak, zentro teknologikoak eta enpresa nagusiak.

  • Elkarteak eta Klusterrak, hala nola Vitoria-Gasteiz Mobility Lab, Basque CCAM eta Mugikortasunaren eta Logistikaren Euskadiko Klusterra. Horiek guztiek dinamizatzaile jarduten dute, eta, enpresen, erakundeen eta adituen arteko lankidetza eta berrikuntza sustatzen dituzte.
  • Erreferentziako Zentro Teknologikoak, hala nola CIC Energigune, Vicomtech eta Tecnalia, funtsezko zutabeak ikerketan nahiz transferentzia teknologikoan, sektorean bikaintasuna bultzatzeko irtenbide aurreratuen garapenaren bitartez.
  • Enpresa erreferenteak eta traktoreak, hala nola Basquevolt, BCare, Eurocybcar eta Veltium, besteak beste, mugikortasun autonomoaren, konektatuaren eta ziberseguruaren balio-katearen buru direnak.

eMobility Expo & World Congress ekitaldian parte hartuz, Euskadiko Parke Teknologikoak, dagoeneko Europa hegoaldeko teknologia- eta enpresa-ekosistemarik handiena bihurtuta, mugikortasun konektatua, adimentsua eta zibersegurua sustatzeko erreferentzia-gune sendoa izan nahi du, baita etorkizuneko mugikortasuna garatzen ari den lekua ere.

Partekatu

Beste berri batzuk