VIVEbiotech-ek 3,5 milioi euroko kapital-zabalkuntza egin du hedapen-plana burutzeko

Albisteak, Gipuzkoa

VIVEbiotech-ek 3,5 milioi euroko kapital-zabalkultza egin du bere plan estrategikoa finantzatzeko. Horrek hiru laborategi zuri berriren eraikuntza eta ekoizpen-ahalmena nabarmen biderkatuko duten ekipamendu berriak gehitzea ahalbidetuko du

Orduan, VIVEbiotech-ek 600 metro karratuko laborategi zuria izango du 8 nanobioreaktoreekin eta gaitasun handiko bi bioreaktoreekin.

Hazkunde horri esker, 2021ean VIVEbiotech-ek bektore lentiviralak ekoiztu ahal izango ditu ehunka gaixok parte hartuko duten entsegu kliniko aurreratuetarako, baita lentivirusak erabiliko dituen gene-terapiako produktu komertzialetarako ere. Gene-terapiaren merkatua asko ari da hazten, eta VIVEbiotech-ek azpiegitura berriekin errealitate honi erantzuteko gaitasuna izango du.

Konpainiarengatik eta bere etorkizunarengatik apustu egiten duten VIVEbiotech-en bazkide pribatuek onetsi dute hedapena, eta Easo Ventures eta Inveready akziodun berriek parte hartu dute; Inveready bioteknologian esperientzia handia duen arrisku kapitaleko funtsa da.

Egun VIVEbiotech 16 gene-terapiako proiektuetarako bektore lentiviralak ekoizten ari da, horietako 6 CAR-Tak direlarik. Bezeroak Europako herrialdeetako, Estatu Batuetako, Israelgo eta Australiako enpresak dira.

Partekatu

Beste berri batzuk