VIVEbioTECH-ek gaixotasun arraroen tratamentuan lagunduko duten bektore biralak sortuko dituen Estatuko lehen laborategia aurkeztu du

Gipuzkoa

VIVEBIOTECH S.L. Inbiomed Fundazioak sortutako spin-off bat da transferentzia genikorako teknologien inguruan pilatutako ezagutza merkaturatzeko asmoa duena.

import_10644477_1VIVEbioTECHek gaixotasun arraroak sendatzeko bidean pauso erraldoia eman du bektore biralak sortuko dituen Estatuko lehen laborategi garbia abian jarrita.

VIVEbioTECHen egingo den lehen bektore birala gaixotasun arraro baten tratamenturako erabiliko da; gaixotasun honek osasun-arazo larriak sortzen dizkie pairatzen duten gaixoei, hauek batik bat haurrak direlarik.

VIVEbioTECHek terapia genikoko entsegu klinikoetan pertsonei aplikatzea baimentzen duten balditza berezietan sortzen ditu bektore biralak.

Gaixotasun arraroek, izaera genetikoa dutenak gehienak, 3 milioi pertsona baina gehiagori erasaten diete Espainian, hauetako gehienak haurrak direlarik. Egun gaixotasun arraroak terapia genikoaz tratatzen dituzten entsegu gehienak AEBetan, Europan edo Txinan egiten dira.

Gene zehatz baten funtzionamendu txarragatik sortzen dira gaixotasun hauek. Sendatzeko, gene “gaixoa” gene “osasuntsu” batengatik ordezkatu behar da. Hau da terapia genikoak egiten duena.

Terapia genikoa gene “gaixoa” gene “osasuntsu” batengatik ordezkatzean oinarritzen da. Horretarako gene “osasuntsua” zelulen barnera iritsi behar da hau lortzeko bektore biral bat erabili behar duelarik garraiobide. VIVEbioTECHek gaixotasun arrarook (edo baita Parkinsona edo minbizia bezalako gaixotasun arruntagoak ere) arrakastaz sendatzeko derrigorrezkoak diren bektore biralak egiten ditu.

VIVEbioTECHek biorreaktoreekin hornitutako 90 metro karratuko laborategi garbi batean egiten ditu bektore biralak. Honetaz gain badu zazpi pertsonek lan egiten duten 210 metro karratuko laborategi bat ere.

Partekatu

Beste berri batzuk