Akreditazio aitzindaria lortu du Inbiomedek
Inbiomed fluxu-zitometria erabiliz kalitate-kontroleko entseguak GMP baldintzetan egingo dituen Espainiako lehen laborategi baimendua izan da.
Transplantatuko diren zelulen kalitatea eta segurtasuna ziurtatzeko faktore asko izan behar dira kontuan. Kalitate-kontroleko entsegu asko egin behar zaizkie, eta hauetako asko fluxu-zitometria izeneko teknologia erabiliz egin daitezke. Teknologia honi esker transplantatu behar diren zelulak karakterizatu egin daitezke, honek arrakastarako aukerak igoko dituelarik.
Inbiomedeko fluxu-zitometriako plataforma GMP baldintzetan lan egiteko Medikamentu eta Produktu Sanitarioen Espainiako Ajentziaren baimena lortu duen Estatuko lehen laborategia izan da; GMP baldintza hauek beharrezkoak dira zelula-transplanteak egingo diren giza entsegu-klinikoak egiteko. Plataforma honek abangoardiako ekipamendua eta 20 urte baino gehiagoko esperientzia duten langile adituak ditu.