Gipuzkoako Parkeko ordezkari eta enpresen arteko urteko topaketa

Gipuzkoa

Euskadiko Teknologia Parkeetako presidente José Miguel Corres eta Gipuzkoako Parkeko zuzendariorde nagusi Raquel Ubarrechena, beste behin ere, anfitrioi izan ziren Parkean kokatutako enpresetako 80 ordezkari baino gehiagoren aurrean.

17_ 036Beste urte batez, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko eraikin nagusiko halla izan da Parkeko ordezkari eta enpresen arteko urteko topaketaren agertoki. Hala, Euskadiko Teknologia Parkeetako presidente Jose Miguel Corres, Gipuzkoako Parkeko zuzendariorde nagusi Raquel Ubarrechena, eta baita arloko zuzendariak eta teknikariak ere anfitrioi izan ziren Gabonei hasiera emateko jada klasiko bihurtu den ekitaldian.

Enpresetako 80 ordezkarik, giro lasaian, hainbat gai jorratu zituzten, hala nola urtearen itxiera, egindako lorpenak, nazioartekotzea, proiektuak eta etorkizuna. Izan ere, laster argia ikusiko duten proiektu handitan murgilduta daude Parkean kokatutako enpresa anitz. Beste batzuk, gainera, bukatzear dagoen urte honetan, lorpen garrantzitsuak egin dituzte euren enpresa eta zentroentzat.

Itxaropenarekin eta ilusioarekin topa egin zuten bertaratutakoek, hurrengo urtea emankorra izan dadin bai Gipuzkoan bai Euskadi osoan, eta susperraldiaren bidean aurrera egiteko.

Partekatu

Beste berri batzuk