VIVEbiotech-ek IA bidezko proteinak diseinatzeko programa batean parte hartzen du, terapia aurreratuak eraginkorragoak izan daitezen

Albisteak, Gipuzkoa

Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak, Garapen Teknologikorako eta Berrikuntzarako Zentroarekin (CDTI) lankidetzan, gizartearentzat eta ekonomiarentzat lehentasunezko erronka duen 40 proiektuetako bat bezala hautatu du, eta 3,8 milioi eurorekin finantzatuko dute

Proiektua honako hauek osatutako partzuergo publiko-pribatu batean egingo da datozen 4 urteetan: VIVEbiotech, Integra Therapeutics eta OneChain Immunotherapeutics, UPF, IBMB-CSIC eta CIEMAT

VIVEbiotech-eko,  Integra Therapeutics– eko,  OneChain Immunotherapeutics-eko,  Pompeu Fabra Unibertsitateko (UPF) Medikuntza eta Bizi Zientziak Saileko,  Bartzelonako Biologia Molekularreko Institutuko (IBMB-CSIC) eta Energia, Ingurumen eta Teknologia Ikerketen Zentroko (CIEMAT) ikertzaileak elkartu egin dira adimen artifizialarekin diseinatzeko eta terapia aurreratuetan aplikatuko diren belaunaldi berriko partikula biralak sortzeko. Partikula horiek immunoterapietan erabil litezke, hala nola CAR-T bidezko tratamenduan, hainbat minbizi eta gaixotasun arraro tratatzeko, pirubato kinasaren urritasunagatiko anemian adibidez.

Proiektua Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak, eta Teknologia eta Berrikuntza Garapenerako Zentroak (CDTI) aukeratu dute, osasunean izan dezakeen eragina baloratu ondoren. 2024tik 2027ra bitartean egingo da, eta 3,8 milioi euroko finantzazioa jasoko du

TransMisiones programaren barruan.

“Pozik gaude Espainiako enpresekin eta ikerketa-zentroekin osatutako aliantza honen berri emateaz, balio-kate osoan ezagutza eta esperientzia handia baitute gaixotasun arraroen tratamendurako eta onkologiarako terapia aurreratuak ikertzen, garatzen eta fabrikatzen”, adierazi du Gurutz Linazasoro doktoreak, VIVEbiotech-eko CEOak. VIVEbiotech, egoitza Donostian  duena,  bektore  lentibiralen  garapenean  eta  fabrikazioan  espezializatutako enpresa da.

Avencia Sánchez-Mejías Doktoreak, Bartzelonan idazketa genetikoko tresnak garatzen dituen Integra Therapeutics konpainiako CEO-a eta sortzaileetako bat denak, adimen artifiziala terapia zelularrean aliatu gisa sartzeak ahalmen handia duela dio: “ChatGTPrekin testuak prozesatzeko erabiltzen diren adimen artifizialeko algoritmoak, adibidez, biologian ere aplika daitezke. Sortuko dugun tresna horri esker, DNAren sekuentzia berriak eta lehen egingarriak ez ziren proteinen funtzio berriak diseinatu ahal izango ditugu, eta gaixotasun espezifiko baterako produktu terapeutiko unibertsala azkarrago lortu”.

Terapia zelularra teknika garrantzitsua da gaixotasun konplexuak edo pronostiko txarrekoak tratatzeko. Tradizionalki, terapia zelularra pazienteengandik ateratako zeluletan egin izan da, eta, laborategian aldatu ondoren, gaixoari berreman izan zaizkio zelula hauek.

“Proposatzen dugun aurrerapenarekin, CAR-T terapia zuzenean egin ahal izango da gaixoetan bertan, bektore biral berri horiek emanez. Horrek abantaila handiak dakartza ex vivo egiten diren terapiekin alderatuta denbora eta kostua aurrezten baitira, bai eta gaixoentzako erosotasuna areagotzen baita, gaixo hauek ez dutelarik aferesirik edo bere zelulen erauzketarik jasan beharrik izango”, azaldu du Víctor Manuel Díaz doktoreak, OneChain Immunotherapeutics-eko Zuzendari Zientifikoak. OneChain Immunotherapeutics gaixotasun onkologikoetarako CAR-T terapiak garatzen dituen Josep Carreras Institutuko spin-off bat da.

“Bilakaera gidatuko teknikekin adimen artifiziala aplikatuz, birus-partikula berriak identifikatzeko, zuzentzeko eta gaixoaren organismoaren zelula zehatzetara eramateko prozesuaren eraginkortasuna eta zehaztasuna optimizatuko ditugu, tratatu behar diren zeluletan soilik jardun dezaten” zehaztu du Marc Güell doktoreak, UPFko Biologia Sintetiko Translazionaleko Laborategia zuzentzen duenak.

Bestalde, IBMB-CSIC-eko Noelia Ferruz doktorearen Proteinak Diseinatzeko Adimen Artifizialaren taldeak, neurrira egindako propietateak dituzten proteinak sortzeko hizkuntza- ereduen inplementazioan jarriko du arreta. “Eredu horiek hobera egingo dute partzuergoko gainerako kideek lortutako emaitzekin, eta gero eta eraginkortasun handiagoa izango dute” esan du Ferruzek.

Terapia genikoko eta gene-edizioko tresnen garraioa ahalbidetzea da, seguruenik, erronkarik

garrantzitsuena eraldatu beharreko zelula zelula ama hematopoietikoa denean. “Zelula ama hematopoietikoak genetikoki aldatzeko bektore eraginkorrak sortzeari esker, gaur egun sendabide eraginkorrik gabeko gaixotasun arraro askori aurre egin ahal izango diegu; gaixotasun hauek suntsitzaileak dira gaixo afektatuentzat eta haien familia- eta gizarte- ingurune osoarentzat” esan du José-Carlos Segovia doktoreak, CIEMATeko Teknologia Zelularraren Dibisioko buruak.

Proiektu honen helburua minbiziak tratatzeko eta zelula ama hematopoietikoak editatzeko erabiltzen diren immunoterapiak seguruago eta eraginkorrago egitea da, honek gaixotasun arraroak, hala nola, herentziazko anemiak tratatzea ahalbidetuko duelarik. Etorkizunean, teknika hau gaixotasun autoimmuneak tratatzeko eta zahartzeari aurre egiteko ere erabil liteke.

Gobernuaren TransMisiones programa

Transmisiones programa lankidetza publiko-pribatuaren eredu berri bat da, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak sustatua, I+G+Bak gizartean duen eragina hobetzeko eta ikerketa lehentasunezko erronketara bideratzeko.

Programa berriak ikerketa-zentroen eta enpresen arteko zubiak eraikitzen ditu, eta I+Gko agentzia finantzatzaileen (CDTI, AEI eta ISCIII) deialdien arteko koordinazio handiagoa bultzatzen du. TransMisionesen 2023ko deialdian 40 proiektu onartu dira, eta hauek 186,5 milioi euroko aurrekontua dute.

VIVEbiotech-i buruz

VIVEbiotech bektore lentibiraletan guztiz espezializatuta dagoen GMP CDMO bat da, eta esperientzia du bai ex vivo bai in vivo administratuko diren bektore lentibiralen fabrikazian oso hasieratik eskala komertzialeraino. VIVEbiotech-ek plug-and-play fabrikazio-plataforma malgua du, eta, horri esker, bektore lentibiral produktiboak, errentagarriak eta araudiarekin bat datozenak eskaintzen ditu, EMA eta FDAren arauen arabera fabrikatuak. VIVEbiotech-ek bere bezeroentzat neurrira egiten du lan beti, eta gaur egun nazioarteko 45 kolaboratzailerekin ari da lanean. Kolaboratzaile horiek era askotako pipeline-ak  garatzen  ari  dira,  gaixotasun  arraroetatik  minbiziraino.  Informazio  gehiago: vivebiotech.com

Partekatu

Beste berri batzuk