Xabier Bastarrica, SPYRO Taldeko Zuzendari Komertzial eta Marketineko berria

Gipuzkoa

Esperientzia zabala dauka zerbitzu enpresetako eta industri  hornidurako multinazionaletako zuzendaritzan, eta hainbat sektoretarako egin du lan. SPYRO eta VIXIONeko postu berritik bi konpainien hedapen komertziala  eta salmenta kanala  bultzatuko ditu

xabier-director-comercial-spyro-3_originalSPYRO Taldeak Xabier Bastarrica Escala fitxatu du –Enpresa Zientzietako diplomatua eta Enpresa Zuzendaritzako aditua– Zuzendari Komertzial eta Marketineko berria izateko, SPYRO Software for Industry eta VIXION Connected Factory konpainietarako.

Bere postu berritik, Xabier Bastarricak bi konpainien hedapen komertziala eta salmenta kanala bultzatzeko erronka hartu du bere gain. Konpainiak espezializatuta daude kudeaketa soluzio aurreratuetan, eta xedea da bere posizionamendua finkatzea 4.0 industriaren software zerbitzuen hornitzaile integral moduan, estatu mailan zein nazioartean. Horrenbestez, Zuzendari Komertzial eta Marketineko berriaren erronka nagusietakoa izango da bi enpresen hazkunde ordenatuan bikaintasuna lortzea.

Bastarricak prestakuntza eta esperientzia zabala dauka enpresa administrazioan eta zuzendaritzan. Enpresa Zientzietan diplomatua dago, Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzako Masterra dauka ICADE Business Schooletik (Comillaseko Unibertsitatea, Madril), eta Zuzendaritza Garapeneko Programa egin du IESE Business Schoolen (Nafarroako Unibertsitatea, Madril). Laneko ibilbideari dagokionez, hainbat urtetako esperientzia dauka zerbitzu enpresetako eta industri hornidurako multinazionaletako zuzendaritzan, eta hainbat sektoretarako egin du lan:  Farmazia, laborategiak, elektromekanika, industri zerbitzuak eta eraikuntzakoak, etab.

SPYROri dagokionez, Zuzendari Komertzial eta Marketineko berriak nabarmentzen du lantaldearen kalitatea, “baita ere daukan jakituria eta bezeroaganako orientazioa izatea, haren beharrak balioetsiz beti”, azpimarratu du. Zuzendari berriarekin, SPYROk etapa berri bati ekingo dio, softwarearen garapenean erreferentziazko bazkide moduan mantentzeko, eta bere bezeroei balioa emateko. “Esperientzia daukagu sektore desberdin ugaritan, baina produkzio lantegiak dituen industri sektorean eskaintzen ditugu aukera gehien garatzeko”, azaldu du

Halaber, oso baikor dago VIXION Connected Factory izaten ari den harrerarekin, enpresa 4.0 Industriarako soluzioen garapenean espezializatuta egonik. “Proiektu zirraragarria da, eta oso albiste onak ematen ari zaizkigu, oso harrera onarekin. Une hauetan ilusio handiz ari gara lanean, gure bezero eta erabiltzaileengandik jasotzen ari garen harreragatik”, gehitu du Zuzendari Komertzial eta Marketineko berriak.

Partekatu

Beste berri batzuk