XIII. Ate Irekien Jardunaldia

Araba

XIII. Ate Irekien Jardunaldia, azaroaren 21ean, igandea, egin da Arabako Teknologi Parkean, eta guztira 4.500 pertsonatik gora joan dira bertara; hauek parte hartu dute jolasa eta didaktika bateratzen zituzten jarduera ugarietan, hots, 1 formulako simulagailu bat, quad zirkuitua, txu-txu trena, zientzia dibertigarriko lantegiak, erakusketak, hitzaldiak, kalejira zientifikoak, eta abar.

Aurten Arabako parkeko Ate Irekien Jardunaldia mugikortasun iraunkorrari buruzkoa izan da, eta horregatik zenbait ibilgailu elektriko izan dira bertan, auto, moto eta bizikleta, eta bisitarien eskura jarri dira.

Zientzia, Teknologia, Berrikuntza eta Kalitatearen Astearen baitakoa da ekimena eta honen standetan Parkeko enpresa eta zentro teknologikoek bisitariei erakutsi diete beren eremuetan egiten dituzten jarduerak, eta publikoak aukera izan du parkeko enpresa batzuk bisitatzeko, egun horretan ateak ireki baitituzte.

Ekimen honek arrakasta izan du eta hori parte hartu duten parkeko enpresa eta laguntzaileek esku hartu dutelako izan da.

Partekatu

Beste berri batzuk