Zazpigarren 3.ren arteko elkarrizketen saio arrakastatsua izan da

Araba

Esmorís, Atutxa y Errasti enpresaburuek empresa eta politika arloetako galdera guztiak erantzun dituzte

_MG_7963 QUINTAS150 enpresari arabatar baino gehiago izan dira gaur Arabako Teknologi Parkeak eta SEA Arabako Enpresariek antolaturiko enpresaburuen gosariaren deialdian,  Jesús Esmorís, Tubacexeko kontseilu ordezkaria, Asier Atutxa, Bilboko Portuko presidentea eta Urtza Errasti, Jez Sistemas Ferroviarioseko presidentea entzuteko.

Bileran, Euskadiko Teknologi Parkeen Presidentea, José Miguel Corres, eta SEA Arabako Enpresarien presidentea, Pascal Gómez, izan dira buru eta besteak beste Ahaldun Nagusia, Ramiro González,  Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua, Ana Oregi eta enpresa ordezkari eta politika arduradun ugari izan dira.

Hiru enpresaburuak galdera guztiak erantzun dituzte eta gaur eguneko egoera politikoa “ikuskizun triste” modukoa baloratu dute, segidan elkarrizketarako deialdi bat eginez.

Euskadiko egoerari dagokionez, enpresaburuen ardura handiena lan erlazioetan deritzo, “konponbide zaila duen arazo estrukturala da” azpimarratu du Urtza Errastik.

Zentzu honetan, Asier Atutxa, biribila izan da, “herrialde honetako kultura sindikala XX.mendean gelditu da”.

Hiru arduradunek, behin eta berriz ekin dute, personengatik apostua egiteko beharraz, “pertsonekin komunikazioa falta zaigu” baieztatu du Esmorís ek. “Zuzenean komunikatu behar gara eta ez sindikatuen bitartez.”

Araban Arasurren egoeraren arabera, Asier Etutxak, Bilboko Portuko presidenteak, hurrengoa esan du, “ Arabaren etorkizuna Bilboko Portuarekin lotuta dago eta Portuarena Arabarekin”.

Galderen txandan, liderrak Lanbide Heziketako perfilen beharra enpresetan azpimarratu dute, datorren urteetan milaka profesional beharko direla arlo honetan baieztatuz.

Partekatu

Beste berri batzuk