Zebra-arraina ikerketa eredu minbiziaren aurkako sendagaiaren eraginkortasuna frogatzeko
BIOBIDE Donostiako Teknologi Parkean dagoen bioteknologia enpresak zebra-arraina erabiltzen duen metodoa garatu du, minbiziaren kontrako tratamenduetarako ikerketzen diharduten sendagarri berrien eraginkortasun farmakologikoa neurtzeko.
Hain zuzen ere, Biobidek angiogenesia (dauden odo-hodietatik berriak egiteko prozesu fisiologikoa) eragozteko osagai batek duen ahalmena neurtzeko ensaio bat garatu du.
Prozesu fisiologiko hau guztiz garrantzitsua da tumore baten hazkunderako metastasian eta beste gaixotasun batzutan ere inplikatuta dago, esaterako erretinopatia diabetikoan eta psoriasian.
Honezkero, bi farmazia-enpresa nagusik interesa erakutsi duten ensaio berrian. Izan ere, ensaio hau Biobidek Europar Batasunaren VII. Esparru-programan izan duen partaidetzaren ondorioa da eta euskal konpainiak zebra-arraina lan animali bezala erabiltzeko egin duen apostua indartzen du.
Sendagarriak aurkitzeko zebra-arrainerako aplikazio gero eta ugariagoek eta garapen prozesuak zerbitzu mota hauen eskaera-kopurua gehitu dute eta etorkizunean ere jarraipena izango duen joera dela itxaroten da.