Zenbait pista ETEen eraldaketa digitalerako

Araba

SPRI Taldeak antolatutako jardunaldi batean azaldu da nola ezarri teknologia berriak, oraindik ere enpresa handietan zentratzen direnak

fotoEraldaketa digitala (Big Data, adimen artifiziala edota fabrikazio gehigarria aplikatzen dituena) enpresa handietan kontzentratzen da. SPRI Taldeak, enpresen garapenerako euskal agentziak, antolatutako jardunaldi batean azaldu da zein urrats eman behar diren eraldaketa hori ETEetara irits dadin, ETEek baliabide gutxiago baitituzte teknologikoki eboluzionatzeko. Airestudio enpresako eraldaketa digitaleko aholkulari Elena Díaz de Liañok esan du enpresek plan bat izan behar dutela digitalak diren ala ez jakiteko.

Arabako Teknologi Parkean egin den jardunaldi horretan, Díaz de Liañok adierazi du “lehenik eta behin, dirua eta jendea behar dela”. Gero, helburuak proiektutan zehaztu behar dira, business case bat egin behar da proiektu bakoitzarentzat eta, azkenik, erabaki zein aukeratuko dugun.

Liañok aipatu du lehenengo proiektuak datuen bistaratzeari buruzkoak izaten direla, “jendeak ikusi egiten dituelako”. Liañoren arabera, “aldaketa goian hasten da eta gero beherantz jarraitzen du. Kontua ez da bakarrik teknologia ezartzea, baizik eta baita ere pertsonak, antolakundeak eta prozesuak aldatzea”.

Irakurtzen jarraitzea

Partekatu

Beste berri batzuk