Zibersegurtasun Euskal Zentroak Eukadiko erakundeentzat eskuragarri du “Industria-inguruneetan zibersegurtasunaren diagnostikoa egiteko Jardunbide Egokiak” gida

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Gida industria-erakundeek laguntza-moduan erabiltzeko diseinatu da, haien instalazioek izan ditzaketen arriskuak identifikatze aldera, horretarako ahuleziak ere identifikatuaz. Halaber, erakundeak arlo honetan heldutasun-maila handiagoa izateko eta babestuago egoteko egin ditzakeen ekintzak proposatzen dira

“Industria-inguruneetan zibersegurtasunaren diagnostikoa egiteko Jardunbide Egokiak” izeneko dokumentuaren lizentzia eman dio Industriako Zibersegurtasunaren Zentroak (IZZ) Zibersegurtasunaren Euskal Zentroari (BCSC), eta honek Euskadin gutxienez establezimendu bat duten enpresa industrialen eskura doan jarri du. Hori eskuratzeko, interesatuek eskaera egin behar dute posta korporatibotik posta elektronikoa bidaliaz helbide honetara: info@bcsc.eus

Partekatu

Beste berri batzuk