Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak instalazioak inauguratu ditu

Gipuzkoa

BCSCren  bulego  berriak  gaur  aurkeztu  dira  jendaurrean,  eta  Lehendakariaren  bisita  izan  dute,  Gobernuko  hiru  kiderekin  batera

Iñigo  Urkullu  eta  Ekonomiaren  Garapen,  Hezkuntza  eta  Segurtasun  sailetako  arduradunak  bertan  egon  izanak  erakusten  du  Eusko  Jaurlaritzak  herrialdeko  ekimen  horrekin  duen  konpromisoa;  ekimena  SPRI  Taldean  sartzen  da,  eta  helburu  du  Euskadin  zibersegurtasuneko  kultura  sortzea

Zentroaren  asmoa  da  jarduera  dinamizatzea  eta  zibersegurtasunarekin  lotutako  enpresa-sektorea  sendotzea,  Euskadi  gaian  nazioarteko  erreferente  izan  dadin  lortzea  eta  euskal  gizartean  segurtasun  informatikoko  kultura  sustatzea

BCSC  Euskadiko  enpresa  edo  herritarrak  arriskuan  jar  ditzaketen  eraso  informatikoei  erantzuteko  ekipo  gisa  sortu  zen,  eta  hertsiki  jardungo  du  lanean  Ertzaintzarekin,  ziberdelituen  jazarpenean.

120  erakunde  inguruk  eratzen  dute  zibersegurtasunaren  sektorea  Euskadin,  eta,  2017an,  840  milioi  ingurukoa  kalkulatzen  zen  izan  zela  enpresei  eginiko  zibererasoen  kalte  ekonomikoa

lhk_ciberseguridadZibersegurtasuneko  Euskal  Zentroak (BCSC),  gaur,  instalazio  berriak  inauguratu  ditu,  eta,  inaugurazio-ekitaldian,  Iñigo  Urkullu  eta  bere  Gobernuko  hiru  kide  izan  dira:  Ekonomiaren  Garapeneko  eta  Azpiegituretako  sailburua  (Arantxa  Tapia),  Hezkuntzakoa  (Cristina  Uriarte)  eta  Segurtasunekoa  (Estefanía  Beltrán  de  Heredia).  Beraiekin  batera  izan  da  ere  Administrazio  eta  Zerbitzu  Orokorren  Sailburuordea  (Nerea  Lopez-Uribarri),  Gobernantza  Publiko  eta  Autogobernuko  departamentuaren  ordezkari  moduan.  Javier  Diéguez  Zentroko  zuzendaria  izan  da  bulegoak  erakusteko  arduraduna,  Arabako  Teknologia  Parkean,  eta  funtzionamenduaren  xehetasunak  azaltzekoa.

Aurkezpen-ekitaldian  egon  den  erakunde  presentzia  handia  izan  da  eta  horrek  agerian  uzten  du  Eusko  Jaurlaritzak  herrialdeko  ekimen  honekin  duen  konpromisoa;  ekimena SPRI  Taldean  sartzen  da,  eta  helburu  du  Euskadin  zibersegurtasuneko  kultura  sortzea.  Ildo  honetan,  Lehendakariak  adierazi  du  sare  lana  lantzen  ari  direla,  enpresa  munduarekin  batera  eta  nazioarteko  ikuspegi  batekin.  “Zentro  honen  helburua  zibersegurtasunaren  mehatxuei  aurre  egitea  da.  Batez  ere  enpresetan  eta  industrian,  baina  baita  pertsonen  artean  ere.  Denon  artean  Zibersegurtasunaren  kultura  zabaltzea”,  esan  du  Lehendakariak.

BCSC  2017ko  urritik  dago  martxan,  eta  honako  hauek  ditu  helburu  nagusi:  jarduera  dinamizatzea  eta  zibersegurtasunarekin  lotutako  enpresa-sektorea  sendotzea,  Euskadi  gaian  nazioarteko  erreferente  izan  dadin  lortzea  eta  euskal  gizartean  segurtasun  informatikoko  kultura  sustatzea.  Gainera,  martxan  daramatzan  bederatzi  hileotan,  Zibersegurtasuneko  Euskal  Zentroa  lortzen  ari  da  lankidetza  publiko-pribatuko  ekimenetako  buru  izatea,  bai  toki  mailan,  bai  eskualdeen  arteko  mailan  Europan,  eta,  dagoeneko,  aitortzen  ari  dira  zibersegurtasuneko  tokiko  eskaintzaile  eta  eskatzaileen  arteko  topagune  gisa.  Honela,  Lehendakariak  nazioarteko  ikuspegi  globala  azpimarratu  du,  “think  global,  act  local.”  Eta,  zentzu  honetan,  adierazi  du  “Euskal  enpresek  geroz  eta  presentzia  gehiago  dute  nazioarteko  merkatuan  eta  ikuspegi  horrekin  pentsatu  behar  ditugu  eskaini  behar  dizkiegun  zerbitzuak.”

Irakurtzen jarraitzea

Partekatu

Beste berri batzuk