Zientzia eta teknologia arloan lan egiten duzu? Partekatu zure historia ikasleekin eta inspiratu STEM bokazioak
Urriaren 16tik 30era EAEko hiru lurraldeetan bederatzi jardunaldi egingo ditugu DBHko 4. mailako ikasleentzat, arlo zientifiko-teknologikoekin zerikusia duten lanbideen aniztasuna erakusteko.
Gonbidatzen zaitugu parte hartzera eta zure lan-egunerokotasuna partekatzera ikasleekin zita azkarrak egiteko dinamika batean; zure prestakuntza- eta lanbide-aukeraketa errazten lagunduko duzu.
Parte hartzea oso erraza da, formulario bat bete eta interesatzen zaizun jardunaldia edo jardunaldiak aukeratu besterik ez duzu egin behar. Aldez aurretik prestaketa-saio bat egingo da.
Ekimen hau STEAM Sare sarearen parte da, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatzen du, Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan, eta Deustuko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak, EHUk, Hetelek, Ikaslanek eta AICE-IZEAk parte hartzen dute.