ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA BERDINTASUNEAN

Gipuzkoa

Ostegunean, urriaren 19an, Parkeko Eraikin Nagusian, 09:30etik 11:30era, Gipuzkoa Zientzia eta Teknologia Parkeak “Zientzia eta teknologia Berdintasunean” jardunaldi irekia egingo du, Emakundek lideratutako 2017ko Berdintasunerako Foroaren testuinguruan

emakundeEuskadiko Parke Teknologikoen Sareak lehen aldiz parte hartuko du XIV. Emakunderen Berdintasunerako Foroan, jardunbide zientifiko-teknologikoen bide osoan genero-ikuspegia txertatzearen garrantzia ikusarazi nahian, ikaskuntzaren oinarritik hasi eta garapen profesional eta enpresarialera arte, dibulgazioko, hezkuntzako eta enpresaren arloko ikuspegiarekin.

Gizartera zientzia eta teknologia hurbiltzeko, arlo horretan emakumeen rola babesteko eta zabaltzeko, eta gazteenen artean bokazio zientifiko-teknologikoak zabaltzeko eta ahalbidetzeko Euskadiko Parke Teknologikoen Saretik garatzen ari diren Plan Estrategikoko ekintzen planetan sartuta dago ekimena.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Parke Teknologikoek hartu dute parte lurralde bakoitzean jardunaldi bat antolatuta, data eta leku hauetan:

•             Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea. Urriak 19. Parkeko Eraikin Nagusia.

•             Arabako Teknologia Parkea. Urriak 26, Europa Jauregia, Gasteiz.

•             Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea. Azaroak 7. Leioako EHUko Parke Zientifikoa.

Jardunaldian zehar Marta Machoren presentzia izango dugu, Kultura Zientifikoko Katedraren Mujeres con Ciencia (Emakume Zientzialariak) espazio digitalaren editorea; horri esker zenbait sari jaso ditu, haien artean, 2016ko Berdintasunaren Emakunde Saria.

Jardunaldia irekia da eta hezkuntza arloko pertsonei (irakasleak, ikasleak, administrazioa), enpresa zientifiko-teknologikoaren arlokoei eta publikoari oro har zuzenduta dago.

Programa

09:30   Aurkezpena eta ongietorria

Itziar Epalza (Euskadiko Parkeak)

09:45   Hitzaldia: “Mujeres con Ciencia” (Emakume Zientzialariak) Marta Macho, 2016ko Emakunde Saria

11:00   Mahai ingurua: Ikertzaile, Ekintzaile eta Emakume Enpresari esperientziak:

María Muñoz Caffarel (www.biodonostia.org )

Gema Climent (www.nesplora.com)

Concha Vidales (www.dnadata.es)

Sarrera librea aurretiko IZEN-EMATEA– miriam@parke.eus

 

Partekatu

Beste berri batzuk