Zientzia- eta teknologia-parkeak eta bertako erakundeak Transfiere forora joan dira agendak hitzorduz lepo dituztelarik
- Estatuko Zientzia eta Teknologia Parkeen Elkarteak (APTE), Transfiereren erakunde laguntzaile nagusietako batek, berriz ere parte hartuko du foroan, eta berarekin batera 23 zientzia- eta teknologia-parke, besteak beste Euskadiko Parke Teknologikoak, bai eta gune horietan kokatutako 14 erakunde ere.
Bigarren Transfiere foroaren arrakasta ikusita – 1.500 profesionalek esku hartu zuten eta 2.700 B2B topaketa baino gehiago gauzatu ziren–, APTEk hirugarren urtez jarraian parte hartuko du erakunde laguntzaile gisa. Foroan nazioko zein nazioarteko I+Gren protagonistak egongo dira.
APTEren eta zientzia- eta teknologia-parkeen partaidetza
APTEko kide diren 23 parkeren ordezkariak bertaratuko dira, besteak beste Euskadiko Parke Teknologikoak; horien artean 4k Red Point gunean parte hartuko dute, 2k teknologia eskainiko dute, 3k standa jarriko dute eta gainontzeko 14ek networking askea gauzatuko dute foroaren bi egunetan.
Era berean, zientzia- eta teknologia-parkeetan kokatutako 14 erakunde ere bertan egongo dira, eta enpresen arteko topaketetan euren parte hartzea bultzatze aldera, APTE elkarteak kudeatu dituen hobariren bat jasoko dute. Hain zuzen ere, 8 erakunde forora joango dira eskatzaile, eta beste 6 eskaintzaile edo bisitari.
Horrez gain, APTEk stand bat (A-19) jarriko du, nola parke guztiek hala euren enpresek networking gunea eskura izan daitezen eta, horrela, euren produktu eta zerbitzuak ezagutzera eman ditzaten.
Transfiere foroaren berritasunak
6 mahai-ingurutan jorratuko dira Transfiere foroko gai garrantzitsuenak, besteak beste, azken aurrerapenak eskari goiztiarreko eta erosketa publikoko mapei dagokionez, Latinoamerikarako nazioartekotzea, CDTIren laguntza berriak, eta baita segurtasunari eta defentsari buruzko foroa ere.
Aurten berria izango da 3,14 gunea, hau da, mikroETEentzako eta ekintzaileentzako lan-tailer dinamikoa. Tailerrean punta-puntako teknika eta tresnak erabiliko dira, mota horretako erakundeei bultzada emateko.
Bestalde, Transfiere 2014 foroan Red Point izeneko gunea ere egongo da, non Espainiako I+G arloan diharduten profesionalek hitzaldi laburrak emango baitituzte. Hala, APTEk eta kide diren parkeek 5 mintzaldi eskainiko dituzte Red Pointen; hilaren 12an izango dira, 17:30etik 18:30era.