Zientzia- eta teknologia-parkeak Malagan bildu dira 2016rako ekintza-plana onesteko

Gipuzkoa

Transfiere Foroaren esparruan Espainiako Zientzia eta Teknologia Parkeen Elkarteak (APTE) urteko I. Batzar Orokorra egin zuen atzo, haren kideekin batera 2016ko lanerako plana adosteko

I ASAMBLEA GENERAL APTE 2016APTEko kide diren zientzia- eta teknologia-parkeak atzo bildu ziren urteko lehen Batzar Orokorrean, Malagan. Beste gai batzuen artean 2016ko urteko kudeaketa-plana adostu zuten, bertan jasotzen baitira aurten gauzatu beharreko ildo estrategikoak, helburuak eta ekintzak.

Transfiere Foroan partaidetza nabarmena izango dute APTEko kideak, parkeetan kokatutako 90 erakunde eta hogeita hamar zientzia- eta teknologia-parke inguru bertaratuko dira hain zuzen, eta horregatik aukeratu da Malaga Batzar Orokorra egiteko.

Era berean, APTEk berak ere lan sakona gauzatuko du bi egunotan. Batetik, B2B kontaktuak edukiko dituzte 20 erakunde baino gehiagorekin. Bestetik, “Beijing Silk Road Fortune” inbertsio-funts txinatarra foroan parte hartzea bultzatu dute, zientzia- eta teknologia-parkeetan eta parkeetatik kanpo dauden erakundeekin harreman sarea osatzeko. Izan ere, aipatutako erakundeek teknologia helduak eskaintzen dituzte hainbat sektoretan, hala nola merkataritza digitalean, abiadura handiko trenbidean, biomedinkuntzan, energian eta ingurumenean eta robotikan.

Horrez gain, APTEk ipini duen standa (A05) topagune bihurtu da dela elkartea dela bertako kideak berrikuntza-sistemako gainerako eragileekin elkar daitezen.

Partekatu

Beste berri batzuk