Zientzia eta Teknologia Parkeei buruzko mintegian, Malagan, parte hartu du Bizkaiko Teknologia Parkeak

Bizkaia

Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziak (CRUE), Malagako Unibertsitateak (UMA) eta Andaluziako Zientzia eta Teknologia Parkeak (PTA), Unibertsitate Franko-Espainiarrarekin (UFE) batera, bi eguneko mintegia antolatu dute teknologia-parkeen eta unibertsitate franko-espainiarren arteko hartu-emana indartzeko asmoz

IMG_1058Teknologia-parkeen eta unibertsitate franko-espainiarren alorreko hainbat ordezkari bildu dira Malagako hitzorduan, herrialde bietako arrakasta-kasuen bidez, unibertsitateek zein teknologia parkeek ikerketan, berrikuntzan eta eskualdatze teknologikoan duten zeregina aztertzeko.

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak, esaterako, analisiari eta prospektibari buruzko eztabaidan parte hartu du, non eskualdeko garapenaren giltzarri gisa parkeek duten zeregina balioetsi baita. Izan ere, parkeen eta unibertsitateen arteko lankidetzak berebiziko garrantzia du talentua, teknologiaren eskualdatzea, ekintzailetza eta berrikuntza bultzatzeko. Era berean, talentuaren aglutinatzaile zein katalizatzaile izaki, parkeen betekizuna indartu da eztabaidan, hainbat arrakasta-kasu eta ekimen internazionalen bidez. Azkenik, proposamenak egin dira parkeen eta unibertsitateen arteko lankidetza franko-espainiarra sustatzeko.

Parkeko Berrikuntzako zuzendari Cristina Andrések zuzendu du mahai-ingurua, teknologia-parkeetako aditu entzutetsuen laguntzarekin, besteak beste: Felipe Romera, Zientzia eta Teknologia Parkeen Elkarteko presidentea (APTE); Jean François Balducchi, Parkeen Nazioarteko Elkarteko presidente ohia (IASP) eta Atlantpoleko (Frantzia) ordezkari nagusia; Josep Pique, Parkeen Nazioarteko Elkartearen presidentea (IASP) eta La Salle Technova-Ramón LLul Unibertsitateko presidente exekutiboa.

Ekitaldiak, beraz, unibertsitateen eta teknologia-parkeen arteko elkarlana indartzeaz gain, CRUEren eta PTAren artean antolatzen den lehenengoa izan da Unibertsitate Franko-Espainiarra eratzeko sinaduraren ondoren.

 

Partekatu

Beste berri batzuk