Zientzia- eta teknologia-parkeek 60 teknikariz osatutako sarea eratu dute, parkeetako 6.000 erakundeek Europako funtsetarako sarbidea izan dezaten

Araba

 

  • Espainiako Unibertsitateen Errektoreen Konferentzia eta Zientzia Parkeen eta Berrikuntza Arloen Nazioarteko Elkartea ere badaude sarean
  • Sareak gauzatutako jardueraren lehenengo emaitzak:

1º) I+G+B proiektuek sor ditzaketen 68 interes-arlo identifikatzea.

2º) Asmoen adierazpena osatzea APTEren eta CRUEren artean, unibertsitate espainiarrak sarera batu daitezen.

3º) Horizonte 2020 programaren egungo deialdietan irekitako 111 gaien analisia eta laburpena egitea.

4º) Gaien bilaketa aurreratua egiteko datu-baseak osatzea.

5º) Proiektuen eskaerak prestatu eta babesteko orduan, giltzarri diren kontaktuak identifikatzeko datu-basea osatzea.

6º) IASPekin lankidetzan aritzea, sareak sortzen dituen proiektu-partzuergoen eskalagarritasunean jarduteko.

7º) Litezkeen partzuergoetan parte hartzeko ahalmena duten erakundeak identifikatzea.

 

APTEko kide diren zientzia- eta teknologia-parkeetako 50 teknikari baino gehiago bildu dira gaur arratsaldean, elkarteak sortu duen sarearen lehenengo aurrerapausoak aurkezteko. Orobat, sare horren asmoa da parkeetako erakundeei Europako funtsetarako sarbidea erraztea.

ASAMBLEA APTE_web33 zientzia- eta teknologia-parketako 60 teknikari ari dira lanean APTEk eta parkeek, Horizonte 2020 ekimenaren oinarrien inguruan, antolatu dituzten 9 lantaldetan. Izan ere, programa europar horretatik abiatuta, Europar Batasunak hainbat alderdi babesten ditu, besteak beste, ikerketa eta berrikuntza, Egiturazko Funtsak eta parkeen zerbitzu berriak. 4 taldek erronka sozialen eremuan dihardute, eta beste 3k industria lidergoan. Horiez gain, Egiturazko Funtsen alorrean lanean dabilen talde bat dago, eta beste talde bat arduratzen da zientzia- eta teknologia-parketan zerbitzu berrien diseinua eta garapena inplementatzeaz.

Lantaldeok abiarazi ez ezik, APTE lankidetzan aritu da Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziarekin (CRUE) eta International Association of Science Parks and Areas of Innovation (IASP) elkartearekin; batetik, gauzatzen ari diren ekintzak optimizatzeko, eta, bestetik, ahalik eta erakunde gehienek funts europarrak eskura ditzaten.

APTE eta CRUE behar egiten ari dira parkeetako ETEek eta unibertsitateetako ikerketa-taldeek partzuergoak eraiki ahal ditzaten; horrela, bikaintasunerako proposamenak aurkeztu ahalko baitituzte argitaratzen doazen laguntza-deialdietan. Dagoeneko, 68 interes-arlo hauteman dira 30 sektoretan, non parkeetako erakundeak biltzen diren. Era berean, partzuergoen sortzaile potentzialak izan daitezke arlo horiek.

Funts europarrak eskuratzeko deialdi gehienen baldintza da aurkeztutako proiektuetan nazioarteko partzuergoak egotea, hots, Europar Batasuneko hiru estatuen hiru erakunde gutxienez. Hori dela-eta, APTEk lankidetzan dihardu IASPekin parke espainiarretan sortzen diren proiektuen eskalagarritasuna sustatzeko asmoz. Hala, beste herrialde batzuetan bazkideen bilaketa optimizatu gura da, Europako zientzia- eta teknologia-parkeen bidez, eta, aldi berean, bazkide espainiarren bila dabiltzan beste herrialde batzuetatik proiektu-proposamenak jaso.

Halaber, lantaldeek egindako lanaren fruitu, bileran ehun laburpen-fitxa baino gehiago aurkeztu dira gaztelaniaz Horizonte 2020 deialdiaren inguruan, parke eta bertako enpresetako teknikariei deialdi bakoitzari buruzko informazioa helarazteko asmoz.

Informazio horren osagarri, proiektuen eskaerak babesterako orduan giltzarri diren pertsonak identifikatzen eta biltzen dituen datu-basea sortu da: harremanetarako gune nazionalak, organismo europarrak, zentro teknologikoak, etab.

Bestalde, Egiturazko Funtsez arduratzen den lantaldea finantzaketa-lerroak aztertzen ari da, hala nola, Feder funtsak, BEIren deialdiak edo COSME laguntzak, bai eta finantzaketa-mekanismo horiek Horizonte 2020 programarekin nola konbina daitezkeen ere.

Era berean, parkeen zerbitzu berrien inguruko lantaldeak ondoko bi alderdi garrantzitsuetara bideratu du bere lana: parkeen erakunde kudeatzaileek eskaintzen dituzten eta enpresei balio erantsia ematen dieten zerbitzuak identifikatzea; eta nazioan nabarmenenak diren zerbitzuak – gaur bileran aurkeztu dira – sakonki aztertzea.

Azkenik, Horizonte 2020 deialdiren batera proposamenak aurkezteko prestatzen ari diren erakundeen aurreneko aurkezpena egin dute parkeetako teknikariek, proiektuok ezagutarazte eta gainontzeko parkeekin sinergiak bilatze aldera.

Bihar egingo da Batzar Orokorra, non elkartearen datu estatistikoez gain, zientzia- eta teknologia-parkeen bilakaera azalduko den. Gainera, Zientzia eta Teknologia Parkeen 2014ko Helbidetegia aurkeztuko da, eta elkartearen plan estrategiko berria onetsiko. Elkartearen Batzorde Exekutiboa berritzea aurreikusten da ere bai.

Partekatu

Beste berri batzuk