Zientzia eta Teknologia Parkeen V. Topaketa Iberiarra

Datorren ostegunean, urriak 13, ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA PARKEEN V. TOPAKETA IBERIARRA egingo da, zeina Madrileko Zientzia Parkeak antolatu duen, TECPARQUES eta APTE elkarteekin eta Enterprise Europe Network EEN Sarearekin batera.


Nagusiki Zientzia eta Teknologia Parkeetako langileei zuzenduriko topaketa da, I+G+b-ri laguntzeko erakundeetakoei eta enpresa berritzaileetakoei.

Topaketan PREMIOS SELLO INNOVACIÓN DE APTE sariak emango dira, enpresa onenari eta I+G azpiegitura onenari; sari hori Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko Idazkari Nagusiak, Juan Tomás Hernán-ek emango du.

Aldi berean, jardunaldiko azken saioetan, 15:30etatik 17:00etara, saio berezi bat egingo da enpresa portugaldar eta espainiarren artean (Enpresa Topaketa). Saio honetan parte hartzeko interesa duten enpresek Jesús Cabrera, APTEko Teknikari Sarearen Koordinatzailearekin jarri behar dute harremanetan, e-posta honetan: jcabrera@apte.org eta telefono honetan: 951 23 13 06.

ALOJAMENDUA

Hotel Husa Chamartín: www.hotelhusachamartin.com

Prezioak:

Gela bikoitzean, alojamendua eta gosaria: 75,60 € (BEZ barne).

Gela bikoitzean (pertsona batentzako), alojamendua eta gosaria: 69,12 € (BEZ barne).

Erreserba e-posta bidez chamartin@husa.es helbidean edo +(34) 91 334 49 00 telefonoan egin behar da, erreferentzia hau emanez: V ENCUENTRO IBÉRICO DE PARQUES CIENTÍFICOS Y TECNOLOGÍCOS. (ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA PARKEEN V. TOPAKETA IBERIARRA)

IZEN-EMATEAK: ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA PARKEEN V. TOPAKETA IBERIARREAN izena ematea doan da eta lekuak mugatuta daude.