Zientzia eta Teknologia Parkeetako 37 entitatek parte hartu dute Expoquimia 2011n
Expoquimiaren hamaseigarren edizioak 28.000 bisitari eta 15 herrialdeetako 600 erakustoki eta gehiago bildu zituen joan den astean Bartzelonan, Europa hegoaldeko sektore kimikoaren topaketa nagusian.
50 jardueratik gora izan ditu egitaratuan, eta azaroaren 14tik 18ra, Bartzelonako Firak Kimikaren Nazioarteko Aretoaren –Expoquimia- beste edizio bat hartu zuen eta bertan parte hartu dute APTEren kide diren 18 zientzia eta teknologia parketako 37 entitatek.
Bartzelona Europako kimikaren hiriburu bihurtu da nazioarteko ekitaldi hau hartzearekin, aurten Kimikaren Nazioarteko Urtea ere bada-eta.
Mintegi, jardunaldi, hitzaldiak industria kimikoaren erakusleiho komertzial handienetako bat izan da 5 egunez. Topaketak nazioarteko kutsu nabaria izan du, 15 herrialdeetako erakusketariak egon dira, eta baita Txina, Brasil , Mexiko eta beste herrialde batzuetako merkataritza misioak ere.
Edizio honen baitan, ACC1Ó-k, APTErekin batera, enpresa topaketa bat antolatu zuen non alde biko elkarrizketak egin dira Expoquimia Aretoarekin batera, eta bertan APTEko kide diren zientzia eta teknologia parkeen 26 erakundek parte hartu dute, eta guztira 141 bilera alde biko egin dira. Zientzia eta teknologia parkeetako beste 11 entitate azokan egon dira erakusketari gisa.
Era berean, aurtengo beste gertaera nabarmenetako bat Expoquimia 2011 sariak izan dira, Bioteknologia mailan BioGlane enpresari eman zaio, zeina Parc Científic Barcelonan dagoen. Spin-off honek molekula bat garatzeagatik jaso du saria, D-Fagomina molekulak glukosa kontsumoa inhibitzen du eta gosea agertzea atzeratzen du.
Beste alde batetik, topaketak bigarren egunean hartu zuen Kimikaren Nazioarteko Urtearen amaiera, urtea NBEk jarri du zientzia honen abantailak zabaltzeko, eta Ikerketako Estatu Idazkari Felipe Pétriz-ek, Kimika Huts eta Aplikatuaren Nazioarteko Batasuneko (IUPAC) presidente Nicole Mereau-k, eta Química y Sociedad Foroko presidente Carlos Negro-k klausuratu dute.
Klausura horretan Gizarte Erantzukizunezko lehen txostena aurkeztu zuten eta bertan ikusi da Espainian sektore kimikoa 3.300 enpresa eta gehiagok eratzen dutela, eta BPG nazionalaren % 10 sortzen dutela, milioi erdi lanpostu emateaz gainera.
Expoquimian parte hartzea APTEren egintzetako bat izan da, izan ere hitzarmen bat dauka sinatuta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioarekin Teknologia Transferentzia eta parkean kokatuta dauden enpresen nazioartekotzea bultzatzeko.