Zientzia-eta teknologia parkeetan dauden enpresentzako finantzaketa-aukera berriak

Gipuzkoa

  • APTEk eta Repsol Fundazioak sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bidez, Ekintzaileen Funtsaren jardueren berri eman gura zaie zientzia- eta teknologia-parkeei.
  • Euskadiko Teknologia Parkeen parte-hartzea izan duen Transfiere Foroaren esparruan sinatu da hitzarmena.

2Transfiere 2015 (4)Malagan otsailaren 11n eta 12an gauzatu den Transfiere Foroaren barruan, APTEk eta Repsol Fundazioak topaketa antolatu dute. Bertan, Repsol Ekintzaileen Funtsa aurkeztu zaie parkeetan kokatutako hogei zientzia- eta teknologia-parke eta enpresa baino gehiagori.

Topaketaren aurretik, Repsol Fundazioko presidenteorde Cesar Gallok eta APTEko presidente Felipe Romerak lankidetza-hitzarmena izenpetu dute. Elkarlan bikoitza sustatzea da helburua, batetik, zientzia- eta teknologia-parkeetan dauden ekintzaileek Repsol Ekintzaileen Funtsan parte-hartzea bultzatzeko; bestetik, Funtsak hautatu ez dituen ekintzaileek aukera izan dezaten APTEko kide diren parkeen zerbitzuak jasotzeko. Bai Gallok bai Romerak nabarmendu dutenez, horrelako funtsak garrantzitsuak dira garapen teknologikoa eta enpresa-garapena babesteko.

APTEko kide diren hogeita hamar bat parkeetako ordezkariak egon dira aurtengo Transfiere Foroan. Stand bi ipini ez ezik, bilerak ere izan dituzte beste erakunde batzuekin, eta networking-erako aukera egon da.

Foroa aprobetxatuz, urteko lehen Batzar Orokorra egin du APTEk, eta berrogei ordezkari bertaratu dira elkartearen estrategia zein bilakaera aztertzeko. Bestalde, bazkide berri biren onarpena onetsi da: Kanaria Handiko Zientzia eta Teknologia Parkea, eta Gaztela-Mantxako Zientzia eta Teknologia Parkea.

Partekatu

Beste berri batzuk